Irailaren 24
data
Irailaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita zazpigarren eguna da, 268.a bisurteetan. 98 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1512 – Donibane Garaziko gaztelua setiatzen ziharduen gaztelarren soldadu unitate bat matxinatu egin zen euren aginte militarraren aurka.
- 1787 – 1787ko Zangozako uholdea: euriteen ondorioz Aragon ibaiaren hazteak 556 gizabanako hil zituen Zangozan (Nafarroa Garaia).
- 1993 – Gurutze Iantzi HBko zinegotzia Guardia Zibilaren Tres Cantosko egoitzan hil zen, atxilotu eta bi egunera. Bertsio ofizialak dio «bihotzekoak jota» hil zela. Zantzuek diote «poltsa»ren tortura egin ziotelako hil zela.
- 2007 – Laurence Le Vert epailearen aginduz, 200 bat poliziak hamabost lagun atxilotu zituzten Lapurdin eta Nafarroa Beherean.
- 2008 – Ipar Euskal Herrian Batasuneko 14 kide atxilotu zituzten.
Mundua
aldatu- 1724 – Parisko Burtsa sortu zen, Frantziako burtsarik garrantzitsuena. Luis XV.a Frantziakoak Nicolas Ravot d'Ombrevalen gomendioz sortu zuen. Lehenago Lyonen, Bordelen eta Tolosan baziren burtsak.
- 2005 – Rita urakanak Ameriketako Estatu Batuak astindu zituen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1571: Joana III.a Nafarroako erreginaren eskaera berez, euskarazko Testamentu Berria argitaratu zuen Joanes Leizarragak.
Mundua
aldatu- 1975 – Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren Three Days of the Condor filma estreinatu zen.
- 1986 – Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztutako Larrosaren Izena filma estreinatu zen.
- 1991 – Nirvanak Nevermind diskoa kaleratu zuen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1957 – FC Barcelonaren Camp Nou futbol-zelaia inauguratua izan zen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1906 – Joxe Migel Zumalabe, gipuzkoar matematikari, irakasle, aparejadore, lexikografo, euskaltzale eta pintorea (h. 1992).
- 1907 – Martin Markuleta, Amarako ogizaltzailea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1984).
- 1917 – Beñat Mendisko, Beñat Karrika, lapurtar idazlea (h. 2003).
- 1929 – Peporro, gipuzkoar futbolaria (h. 2004).
- 1941 – Jesús Mosterín, bizkaitar filosofoa (h. 2017).
- 1945 – Juan Pablo Fusi, gipuzkoar historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua.
- 1950 – Hubert du Mesnil, lapurtar ingeniari eta funtzionarioa.
- 1955 – Xabier Montoia, arabar idazle eta musikaria.
- 1963 –
- Arantza Tapia, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Mertxe Mugika, AEK-ko irakaslea.
- 1964 –
- Alberto Albistegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Ainhoa Arteta, gipuzkoar sopranoa, munduko aretorik ezagunenetan abestu izandakoa.
- Alberto Barandiaran, nafar kazetari eta euskal idazlea.
- 1969 – Patxiku Uranga, lapurtar idazle eta animatzaile kulturala.
- 1975 – Sergio Muñiz, bizkaitar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1976 – Mikel Artetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1979 – Beñat San Jose, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1984 – Álex García Peña, bizkaitar futbolaria.
- 1985 – Mikel González, Gontxa, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Garoa Martinez, bizkaitar haltera.
Mundua
aldatu- 15 – Vitelio, erromatar enperadorea (h. 69).
- 1301 – Ralph Stafford, Ingalaterrako noblea, Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen militar nabarmena (h. 1372).
- 1501 – Girolamo Cardano, italiar Pizkundeko matematikari, sendagile eta astrologoa (h. 1576).
- 1513 – Katalina Saxonia-Lauenburgokoa, Suediako erregina ezkontidea (h. 1535).
- 1583 – Albrecht von Wallenstein, txekiar jatorriko alemaniar militarra (h. 1634).
- 1625 – Johan de Witt, herbehereetar politikaria (h. 1672).
- 1717 – Horace Walpole, ingeles idazlea (h. 1797).
- 1725 – Arthur Guinness, irlandar garagardogilea eta Guinness enpresaren sortzailea (h. 1803).
- 1739 – Grigori Potiomkin, errusiar politikari eta militarra (h. 1791).
- 1750 – Luisa Brandenburg-Schwedtekoa, Brandenburgeko margravina eta Anhalt-Dessaueko dukesa ezkontidea (h. 1811).
- 1771 – Andoche Junot, frantziar jenerala (h. 1813).
- 1794 – Jeanne Villepreux-Power, frantziar itsas-biologo aitzindaria (h. 1871).
- 1801 – Mikhail Vasilievitx Ostrogradski, errusiar matematikari eta fisikaria (h. 1862).
- 1802 – Adolphe d'Archiac, frantziar geologo eta paleontologoa (h. 1868).
- 1817 – Ramón de Campoamor, asturiar poeta (h. 1901).
- 1821 – Cyprian Kamil Norwid, poloniar olerkari, antzerkigile, margolari, eskultore eta filosofoa (h. 1883).
- 1847 – Julien Sacaze, frantziar abokatu, historialari eta arkeologoa, Pirinioetako eskualdeko ikerketa epigrafikoengatik ezaguna (h. 1989).
- 1850 – Fra' Galeas von Thun und Hohenstein, Maltako Ordenako 75. Printze eta Maisu Nagusia (h. 1931).
- 1855 – Horacio Espondaburu, uruguaiar margolaria (h. 1902).
- 1862 – Júlia Lopes de Almeida, brasildar idazle, kontu-kontalaria, dramagilea, kazetaria, hizlaria, abolizionista, feminista, naturalista eta ingurumengilea (h. 1934).
- 1878 – Charles Ferdinand Ramuz, frantsesezko poeta, eleberrigile eta saiakera-egile suitzarra (h. 1947).
- 1881 – Edith Fischerström, suediar margolari, artista grafiko, eskultore eta arte irakaslea (h. 1967).
- 1884 –
- Gustave Garrigou, frantziar txirrindularia (h. 1963).
- İsmet İnönü, Turkiako presidentea (h. 1973).
- 1895 – André Frédéric Cournand, frantziar-estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1988).
- 1896 –
- Francis Scott Fitzgerald, irlandar-estatubatuar eleberrigilea (h. 1940).
- Elsa Triolet, errusiar frantesezko-idazlea, Goncourt saria irabazi zuen lehen emakumea (h. 1970).
- 1898 –
- Charlotte Moore Sitterly, estatubatuar matematikaria eta astronomoa (h. 1990).
- Howard Florey, australiar farmakologo eta patologoa, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1968).
- 1900 – Mecha Ortiz, argentinar aktorea eta abeslaria (h. 1987).
- 1902 – Ruhola Khomeini, Irango xiiten buruzagia (h. 1989).
- 1905 – Severo Ochoa, asturiar zientzialaria, 1959ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1993).
- 1906 – Juan Modesto, espainiar militarra (h. 1969).
- 1908 – Saizo Saito, japoniar futbolaria (h. 2004).
- 1910 – Arminda Aberastury, argentinar psikoanalista, haurren eta nerabeen psikoanalisiaren aitzindaria (h. 1972).
- 1911 – Konstantin Txernenko, Sobietar Batasuneko burua (h. 1985).
- 1912 – Robert Lewis Taylor, estatubatuar kazetari eta idazlea (h. 1998).
- 1914 –
- Tina Gascó, espainiar aktorea (h. 1973).
- John Kerr, Australiako 18. gobernadore orokorra (h. 1991).
- Andrzej Panufnik, poloniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1991).
- Manuel Valencia Remón, espainiar militar, abokatu eta politikari frankista (h. 1994).
- 1915 – Irina Vladislavovna Bussen, mineralogista, geologoa, petrologoa eta mendigune alkalinoetako espezialista nabarmena (h. 2013).
- 1918 – Richard Hoggart, britainiar soziologo eta pertsonai publiko ezaguna (h. 2014).
- 1923 - Rafael González Echegaray, espainiar historialaria, Itsastarra, abokatua eta politikaria (h. 1985).
- 1924 – Hidemaro Watanabe, japoniar futbolaria (h. 2011).
- 1926 – Ricardo María Carles Gordó, espainiar kardinala eta Bartzelonako artzapezpiku emeritua (h. 2013).
- 1927 – Alfredo Kraus, espainiar tenorea (h. 1999).
- 1930 –
- Fernand Ouellette, kanadar poeta, Quebeceko 60ko hamarkadako idazle nagusietakoa.
- Catherine Robbe-Grillet, frantziar idazle, aktore eta dominatrixa.
- Hans Vermeer, alemaniar hizkuntzalari eta itzultzaile akademikoa (h. 2010).
- John Young, estatubatuar astronauta (h. 2018).
- 1931 –
- Tom Adams, Barbadosko lehen ministroa (h. 1985).
- Isabel Penagos, kantabriar sopranoa.
- Victoria Rodríguez, espainiar aktorea (h. 2020).
- 1933 – Terry Davies, galestar errugbilaria (h. 2021).
- 1934 –
- Giovanni Pettinato, italiar asiriologoa (h. 2011).
- Nuria Torray, kataluniar aktorea (h. 2004).
- Manfred Wörner, alemaniar politikaria, NATOren 7. Idazkari orokorra (h. 1994).
- 1936 – Jim Henson, estatubatuar txotxongilo-diseinatzaile, zinema-zuzendari eta ikuskarien munduko enpresaburua (h. 1990).
- 1939 – Jacques Vallée, frantziar-estatubatuar astronomo, informatikari eta ufologoa.
- 1941 – Linda McCartney, estatubatuar abeslari, konpositore, argazkilari eta animalien eskubideen aldeko aktibista (h. 1998).
- 1943 –
- Randall Duk Kim, korear arbasodun estatubatuar aktorea.
- Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (h. 2012).
- 1944 – Gilles Lipovetsky, frantziar idazle, filosofo eta soziologoa.
- 1946 – María Teresa Ruiz, italiar astronomoa.
- 1950 – Marie-Christine Adam, frantziar aktorea.
- 1951 –
- Salome Gabunia, georgiar etnologo, itzultzaile eta euskaltzalea, eta euskaltzain urgazlea.
- Alfonso Portillo, Guatemalako presidentea.
- 1955 –
- Rafael Alonso Navarro Jr., gaztelaniazko bikoizketa aktorea.
- Andrew Slack, australiar errugbilaria.
- 1959 – Ana Mato, espainiar politikaria.
- 1960 – Francis Lorenzo, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1964 – Osamu Taninaka, japoniar futbolari ohia.
- 1965 – Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (h. 2020).
- 1968 –
- Gracianne Hastoy, bearnotar eleberrigilea, Pirinioetan girotutako lan erromantikoak idazten dituena.
- Michael Obiku, nigeriar futbolari ohia.
- 1969 –
- Amparo Sánchez, espainiar abeslaria, kantautorea, idazlea, musika mestizajearen aitzindaria eta feminista.
- Goya Toledo, espainiar aktore eta modeloa.
- 1970 – Gabriella Lantos-Romacz, florete modalitateko hungariar eskrimalaria.
- 1972 – Lluís Carreras, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – David Fernàndez i Ramos, kataluniar kazetari eta ekintzaile soziala, CUP alderdiko bozeramailea.
- 1976 – Reneé Acosta, mexikar poeta, filosofoa eta saiakeragilea.
- 1980 – Anna Calvi, britainiar indie-rock abeslari, konpositore eta gitarrista.
- 1985 –
- Eleanor Catton, kanadar-zeelandaberritar idazlea.
- Yohei Kajiyama, japoniar futbolaria.
- 1986 – John Barclay, eskoziar errugbi jokalaria.
- 1988 – Birgit Õigemeel, estoniar abeslaria, musikaria eta aktorea.
- 1990 – Izïa Higelin, frantziar aktore eta rock abeslaria.
- 1991 – Owen Farrell, irlandar ingeles errugbilaria.
- 1992 – Stav Strashko, ukrainar-israeldar modeloa eta aktorea.
- 1994 – Marina Amaral, brasildar artista.
- 1996 – Ain Yoon, korear piano-jotzailea eta kontzertista.
- 2000 – Jaël Bestué, kataluniar atleta, abiadura-probetan aditua.
- 2001 – Enith Salón, espainiar futbolaria.
- 2002 - Jéssica Bouzas Maneiro, espainiar tenislaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1642 – Martin Alonso Sarria, arabar historialari eta politikaria.
- 1804 – Henri Fargues, euskal herritar politikaria, Auteuil-en (j. 1757).
- 1820 – Pedro Aranatz, nafar musikagilea eta ganberako maisua (j. 1740).
- 1936an, Belmonteko monasterioan fusilatuak:
- Santiago Arriaga, Frai Santiago de Jesús, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1903).
- Luis Erdoitza, Frai Luis de San Miguel de los Santos, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (j. 1891).
- 1993 – Gurutze Iantzi, Herri Batasuneko gipuzkoar zinegotzia, Guardia Zibilaren Tres Cantosko egoitzan (j. 1962).
- 2003 – Ignacio Arozena, donostiar idazlea eta Historia katedraduna Bermeoko Batxilergo Institutuan (j. 1931).
- 2005 – Joxe Mari Aranalde, gazteluar idazlea, irakasle, bertsozale eta euskaltzain urgazlea (j. 1933).
- 2007 – Itziar Lozano, euskal psikologoa, Mexikon feminismoaren bultzatzaile garrantzitsua (j. 1941).
- 2008 – Concha Espinosa, bizkaitar sindikalista, Madrilen (j. 1954).
- 2018 – Junes Casenave, zuberotar idazle eta apaiza, Lestelle-Bétharramen (j. 1924).
- 2023 – Félix Ayo, bizkaitar biolin-jolea, mundu mailan ezaguna, Erroman (j. 1933).
Mundua
aldatu- 366 – Liberio, Aita santua.
- 768 – Pepin Laburra, frankoen erregea.
- 1054 – Hermann Reichenaukoa, alemaniar monje beneditarra, musikagile, matematikari, astronomo, astrologo, historialari, idazle eta olerkaria (j. 1013).
- 1143 – Inozentzio II.a, Aita santua.
- 1180 – Emanuel I.a Komneno, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1118).
- 1230 – Alfontso IX.a Leongoa, Galizia eta Leongo erregea (j. 1171).
- 1435 – Isabeau Bavariakoa, Frantziako erregina ezkontidea (j. c. 1370).
- 1459 – Erik Pomeraniakoa, Norvegiako, Danimarkako eta Suediako erregea (j. 1381/82).
- 1541 – Parazeltso, suitzar mediku, botaniko, alkimista, astrologo eta okultista (j. 1493).
- 1575 – Tupac Amaru I.a, Inka Inperioko azken lider natiboa (j. 1545).
- 1732 – Reigen enperadorea, Japoniako 112. enperadorea (j. 1654).
- 1802 – Aleksandr Radistxev, errusiar idazlea (j. 1749).
- 1812 – Piotr Bagration, errusiar jeneral eta printzea (j. 1765).
- 1813 – André Grétry, liejar musikagilea (j. 1741).
- 1820 – Pedro Aranaz, musikagilea (j. 1740).
- 1834 – Petri I.a Brasilgoa, Askatzailea, Brasilgo lehen enperadorea (j. 1798).
- 1848 – Branwell Brontë, ingeles margolari eta idazlea (j. 1817).
- 1852 – Francisco Javier Castaños, Donostia suntsitzeko eta donostiarrak hiltzeko agindua eman zuen Espainiako Armadako jenerala (j. 1758).
- 1861 – Severo Andriani, kataluniar elizgizona (j. 1774).
- 1877 – Saigō Takamori, japoniar militarra (j. 1826).
- 1894 – Laureano Pérez Arcas, espainiar zoologoa (j. 1824).
- 1904 – Niels Ryberg Finsen, faroear-daniar sendagilea, 1903ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1860).
- 1920 –
- Inessa Armand, frantziar idazlea eta iraultzailea (j. 1874).
- Peter Carl Fabergé, errusiar bitxigilea, Fabergé arrautzegatik ezaguna (j. 1846).
- 1924 – Manuel Estrada Cabrera, Guatemalako Errepublikako presidentea (j. 1857).
- 1930 – Otto Mueller, alemaniar margolari eta ilustratzailea (j. 1874).
- 1945 –
- La Argentinita, hispanoargentinar dantzari, koreografo, kanzonetista eta flamenko-dantzaria (j. 1898).
- Hans Geiger, alemaniar fisikaria (j. 1882).
- 1963 – Mary Agnes Chase, estatubatuar botanikaria, ilustratzailea eta agronomoa, agrostologian espezializatua (j. 1869).
- 1978 –
- Ida Noddack, alemaniar kimikari eta fisikaria, fisio nuklearra aipatu zuen lehen zientzialaria (j. 1896).
- Manne Siegbahn, suediar fisikaria, 1924ko Fisikako Nobel Saria (j. 1886).
- 1979 – Vasco Bergamaschi, italiar txirrindularia (j. 1909).
- 1980 – Rosa Spottorno Topete, espainiar itzultzailea eta feminista (j. 1884).
- 1982 – Sarah Churchill, britainiar aktore eta dantzaria (j. 1914).
- 1984 – Pierre Emmanuel, frantziar poeta (j. 1916).
- 1991 – Theodor Seuss Geisel, haur-literaturako idazle estatubatuarra, argitaratzailea eta irudigilea (j. 1904).
- 1993 – Bruno Pontecorvo, italiar fisikaria (j. 1913).
- 1994 – Otto Friedrich Walter, suitzar idazlea (j. 1928).
- 2003 – Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (j. 1922).
- 2004 – Françoise Sagan, frantziar idazlea (j. 1935).
- 2008 – José Antonio Zarzalejos Altares, madrildar fiskal eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibil izandakoa (j. 1922).
- 2009 - Susan Atkins, estatubatuar kriminala eta serieko hiltzailea (j. 1948).
- 2010 – Ana Kiro, galiziar abeslaria (j. 1942).
- 2014 – Christopher Hogwood, britainiar orkestra-zuzendaria (j. 1941).
- 2016 – Bill Mollison, australiar ikertzaile, zientzialari, irakasle eta naturzalea, permakulturaren bultzatzaile nagusietariko bat (j. 1928).
- 2021 – Carme Alemany Gómez, kataluniar soziologo eta feminista (j. 1939).
- 2022 –
- Hudson Austin, grenadar militar eta politikaria (j. 1938).
- Rita Gardner, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1934).
- 2024 –
- Amadou-Mahtar M'Bow, senegaldar politikari eta diplomazialaria, UNESCOko zuzendari nagusia (j. 1921).
- Sara Vítores, espainiar kazetaria, esataria eta gidoilaria (j. 1972).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Eskarne, Mertxe eta Laxia.
Kanpo estekak
aldatu