Julien Sacaze
Julien-Etienne-Léopold Sacaze (1847ko irailaren 24a, Saint-Gaudens – 1889ko azaroaren 20a) abokatu, historialari eta arkeologo frantsesa izan zen, Pirinioetako eskualdeko ikerketa epigrafikoengatik ezaguna.
Julien Sacaze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Gaudens, 1847ko irailaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | 1889ko azaroaren 20a (42 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | epigrafista eta arkeologoa |
Filosofia eta teologia ikasi zituen Issyren mintegian eta zuzenbidea ikasi zuen Okzitaniako Tolosan. 1872an abokatu ibiltari bihurtu zen bere jaioterrian, Saint-Gaudensen. Geroago, goraipamenak irabazi zituen l'Ordre kontseiluko idazkari gisa (1877) eta bâtonnier (abokatu-buru) gisa (1888)[1].
Édouard Piette historiaurreko ikerlariarekin batera Pirinioetan indusketa arkeologikoak egin zituen. 1875ean, bi gizonek harrespilak (egitura megalitikoak) aurkitu zituzten Espiau mendian (Luishondik gertu), eta, geroago, tumuluak aurkitu zituzten Lannemezango goi-lautadan (1877-1878), baita Saint-Gaudens hego-mendebaldean dagoen Rivière lautadan Burdin Aro goiztiarreko errauste hilobiak ere bai. 1879an, bi gizonek Garinen (Larbousteko aranean) akitaniar-erromatar hilerri bat induskatu zuten.
1885. urtean Société des études du Comminges-en sortzaileetako bat izan zen. Banhèras de Luishon dagoen elkarte akademikoak, Académie Julien Sacaze elkartea izena dauka bera oroitzeko.[2]
Revue des Pyrénées ere sortu zuen. Abokatuen Elkargoko dekanoa Erroman izan zen antzinako paleografia ikasten, eta Toulouseko Letren Fakultateko irakasle libre izendatu zuten. Bertan, paleografiari buruzko ikastaro berezia eman zuen. Artikulu, lan eta liburu ugariren egilea; horien artean euskal interesagatik nabarmentzen direnak[3].
Akitanierazko (edo antzinateko euskarazko) izenak dituzten erromatar garaiko idazkun asko ikertu eta bildu zituen, eta Joakin Gorrotxategik bere 1984ko doktore tesian sarri erreferentzia egiten dio.
Bere idazlanak
aldatuPirinioetako antzinako inskripzioei buruzko bere lana 1892an argitaratu zen, Les inscriptions antiques des Pyrénées izenburupean, bera hil ostean. Pirinioekin lotutako beste obra historiko eta epigrafikoak hauek dira:
- L'épigraphie de Luchon (1880) – Luishongo epigrafia.
- Les anciens dieux des Pyrénées (1885) – Pirinioetako antzinako jainko-jainkosak
- Histoire Ancienne de Luchon. Luchon prehistorique et Luchon Romain (1887). Antzinako Luishonen historia. Historiaurreko Luishon eta Luishon erromatarra. On-line irakurgai dago hemen: Histoire Ancienne de Luchon. Luchon prehistorique et Luchon Romain / par Julien Sacaze... BnF Gallica
- Inscriptions antiques du Couserans (1892) – Couseranien antzinako idazkunak.
- Inscriptions antiques des Pyrénées (1892) - Pirinioetako antzinako idazkunak. On-line irakurgai dago hemen: Inscriptions antiques des Pyrénées / par Julien Sacaze... BnF Gallica
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rothiot, Jean-Paul. (2017). «De la Société d’émulation des Vosges à la Fédération des sociétés savantes des Vosges : de l’un au multiple» La France savante (Éditions du Comité des travaux historiques et scientifiques): 124–141. ISBN 978-2-7355-0875-4. (Noiz kontsultatua: 2020-08-23).
- ↑ Académie Julien Sacaze at Sociétés savantes de France
- ↑ «Sacaze, Julien Etienne Léopold - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).