Extremadura
Extremadura[1] Espainiako mendebaldeko autonomia erkidego bat da, Portugalgo mugan kokatua. Beste mugakideak hauexek ditu: iparraldean, Gaztela eta Leon; hegoaldean, Andaluzia; eta ekialdean, Gaztela-Mantxa. Hiriburua Mérida da. Cáceres eta Badajoz probintziak hartzen ditu.
Extremadura | |||
---|---|---|---|
Extremadura Estremaúra | |||
Ereserkia: Extremadurako ereserkia | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Mérida 38°54′57″N 6°20′0″W | ||
Hiririk handiena | Badajoz | ||
Azalera | 41.634 | ||
Punturik altuena | Calvitero (en) | ||
Mugakideak | Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leon | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Guillermo Fernández Vara (PSOE) | ||
Legebiltzarra | Extremadurako Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.059.501 | ||
Dentsitatea | 25,45 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 17.334.000.000 € (2010) | ||
BPG per capita | 16.028 € (2010) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1883 | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
juntaex.es |
Inguru naturala eta klima
aldatuErdialdeko Mendikateak gurutzatzen du ekialdetik mendebalera, iparraldean Toledoko mendiak daude eta Sierra Morena mendilerroa hegoaldean. Klima kontinentala du; udak oso beroak dira eta euri gutxi egiten du, baina mendietan elurra sarritan izaten da. Tajo eta Guadiana ibaiek eta bi haien ibaiadarrek ureztatzen dute Extremadura.
Historia
aldatuExtremadura erromatarrek hartu zuten. Aztarna ugari ikus daiteke gaur oraindik, batez ere Meridan, antzinako Lusitaniako zati bateko hiriburua baitzen.
Arabiarren garaietan, Badajozeko taifak garrantzia handia izan zuen eta aftasiden garaian Algarve portugaldarrera eta Lusitaniara hedatu zuen bere erresuma. Leongo Fernando II.ak Cáceres aldera jo zuen; Coriara biztanleak eraman zituen eta eraso ausartak egin zituen Badajoz aldera. 1227an hartu zuten Cáceres eta Alfontso IX.ak Mérida, Montánchez eta Badajoz (1230) hartu zituen Abenhut garaitu ondoren. Fernando III.ak Trujillo eta Medellíngo lurrak hartu zituen.
XIII. mendean lursailak hesitzeko ekinaldi bat egin zen, lurrak Mestako abereetatik babesteko. Hala sortu ziren dehesak edo lur hesituak, erregeek bultzatu zituztenak, Mesta erakundearen indar handiari aurre egiteko modua ikusten baitzuten haietan. Lurrak hesitzean, ordea, herri lurrak jabetza pribatuen eskuetara igaro ziren; lurrik ez zuten langileak ugaritu ziren, eta emigrazioa sortu zen. Hala, gaur egun arte dirauen arazoa sortu zen garai hartan.
Bestetik, Portugalek lurralde haiek hartzeko ekinaldi ugari egin zituen Erdi Aro guztian zehar eta XIV. mendean.
1983az geroztik, Espainiako autonomia erkidego bat da.
Ekonomia
aldatuLehorreko nekazaritza jarduera nagusia da, Badajoz egitasmo delakoaren bidez, urez hornitua. Garia, garagarra, oloa, oliba, ardoa eta tabakoa lantzen dira batez ere. Ardiak eta txerriak (urdaiazpikoa) ugari dira eta meen aldetik Logrosango fosforita aipatzekoa da. Industria nekazaritzari lotuta dago batik bat.
Extremaduraren arazo nagusia, Erdi Arotik datorrena, lur banaketarena da, jauntxoena, alegia. Horren ondorioz, oso emigrazio biziak izan zituen, bai XIX. mendean, bai XX. mendean zehar. Mendearen hasieran ahalegin batzuk egin ziren nekazaritza indartzeko, baina ez zuten ondorio aipagarririk lortu eta Extremadura Espainiako eskualderik atzeratuenetakoa da oraindik ere.
Kultura
aldatuHizkuntzak
aldatuExtremadurako hizkuntza nagusia eta hedatuena, ezbairik gabe, gaztelania da, batez ere gazte belaunaldien artean. Hori da hizkuntza ofizial bakarra. Gaztelaniarekin batera, hala ere, beste hizkuntza batzuk ere mintzatzen dira:
- Cáceresko probintziaren ipar-mendebaldean extremadurerazko hiztunak daude, asturleonera eta gaztelaniaren arteko hizkuntza modalitatea, galtzeko arrisku larrian dagoena.
- Cáceresko probintziaren ipar-mendebaldeko Jalamako ibarrean, galizierarekin edo portugesarekin lotutako eta hizkuntz ezaugarri propioak dituen Extremadurako falaren hiztunak daude.
- Portugalekiko mugako hainbat ingurutan (Olivenza disputatutako inguruan eta Alcántaran, batez ere) portugesezko hiztunak dira.
- Extremadurako gainontzeko lurralde gehienetan gaztelaniaren aldaera edo dialekto berezia hitz egiten da, castuo deitutakoa.
Udalerri nagusiak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01