Charles Edward Anderson Berry (Saint Louis, Missouri, 1926ko urriaren 18a - St. Charles, Missouri, 2017ko martxoaren 18a), Chuck Berry ezizenaz ezagunagoa, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria izan zen, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa.

Chuck Berry

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharles Edward Anderson Berry
JaiotzaSaint Louis eta San Jose1926ko urriaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaThe Ville (en) Itzuli
Chuck Berry House (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaSt. Charles2017ko martxoaren 18a (90 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Themetta Suggs (en) Itzuli  (1948ko urriaren 28a -  2017ko martxoaren 18a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaSumner High School and auditorium (en) Itzuli
Sumner High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, jatetxe-jabea eta estudioko musikaria
Lateralitateaeskuina
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaChuck Berry & His Combo
Genero artistikoarock
bluesa
rock-and-rolla
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
Gibson ES-335 (en) Itzuli
Fender Telecasterra
Fender Stratocasterra
ahotsa
DiskoetxeaChess Records
Mercury Records (mul) Itzuli
Atco Records
Dualtone
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa

chuckberry.com eta app.soundcharts.com…
IMDB: nm0001946 Allocine: 35118 Allmovie: p81665 TCM: 15173 TV.com: people/chuck-berry IBDB: 84042
Facebook: ChuckBerry Instagram: _chuckberry MySpace: chuckberryspace Youtube: UCk0YBqtXKF9p-nfyjVoW9Cg Spotify: 293zczrfYafIItmnmM3coR iTunes: 343170 Last fm: Chuck+Berry Musicbrainz: 592a3b6d-c42b-4567-99c9-ecf63bd66499 Songkick: 537268 Discogs: 180119 Allmusic: mn0000120521 Find a Grave: 177489307 Deezer: 2833 Edit the value on Wikidata
Chuck Berry, You can't catch me, 1956.

Rock and roll musikan rhythm and bluesa sartu zuen lehen musikarietako bat izan zen, eta Rock and rollaren errege deitu zuten, eragin handia izan zuelako estilo horren hasieran. 1950eko hamarkadan, Roll Over Beethoven, Rock and Roll Music, Johnny B. Goode eta Maybellene abesti ospetsuak sortu zituen. Haren diskoen artean, aipatzekoak dira Chuck Berry’s Greatest Hits (1964), Golden Decade (1967) eta Chuck Berry at the Filmore Auditorium (1967). 1984an Grammy saria eman zioten eta 1989an bere autobiografia argitaratu zuen[1]. Rolling Stone aldizkariak bosgarren postuan jarri zuen Historiako 100 artista handienen zerrenda-n, The Beatles, Bob Dylan, Elvis Presley eta The Rolling Stonesen atzean[2].

Bizitza

aldatu

Chales Edward Anderson Berry 1926ko urriaren 18an jaio zen, Saint Louisen. Ama irakaslea zuen eta aita, berriz, kontratista eta eliza baptistako kidea. Sei anaietan hirugarrena izan zen. Bluesa jotzen aritu zen gaztetatik, eta 1953. urtearen hasieran, bere maisu bati esker, Sir John's Trio taldean sartu eta diru apur bat irabazten hasi zen, St. Louisko Cosmopolitan klub ospetsuan jotzen zuelarik. Geroago, Chuck Berry Combo izena hartu zuen taldeak.

1955ean bere karrerak nabarmen egin zuen gora. Maiatzean Chicagora joan zen, eta Muddy Waters ezagutu zuen. Honek Chess Records disko etxearekin harremanetan jartzea aholkatu zion, eta urte berean Maybelline argitaratu zen. 1956 bukaeran, Roll Over Beethoven 29. postura iritsi zen Billboard Hot 100ean[3]. Hurrengo urteko udazkenean, bira bat egin zuen Estatu Batuetan barrena, Everly Brothers, Buddy Holly eta The Driftersekin.

1970eko hamarkadan, bere gitarra beste lagunik ez zuela hasi zen kontzertu-itzuliak ematen; izan ere, edozein lekutan topatzen zuen bere musika ezagutu eta berarekin jotzeko prest zegoen talderen bat. Hamarkada horren bukaera aldera, bere ibilbidearen gorenean, Estatu Batuetan zein Europan jotzen jarraitu zuen, baina, eginbide horiek gorabehera, hilabetero, asteazken batean, Saint Louisko Blueberry Hill tabernan jotzeko erabakia bete zuen.

Legearekin zenbait arazo izan zituen: zergak ez ordaintzea, adingabeko bat prostituziora bultzatzea eta voyeurismoa egotzi izan zitzaizkion. Izaera zakarra zuela esan izan da. Behin, Keith Richards eszenatokitik bota zuen, hau bere idoloaren ondoan jotzera ezustean igo zenean; beste batean, biak ukabilka aritu ziren kamerino batean. Edonola ere, inork ez du ukatzen eragin handia izan zuela rock musikan.

Eraginak

aldatu

Chuck Berryk rock and rolla asmatu ez bazuen ere (inork asmatu zuenik esan al daiteke?), argi dago musika mota horren aitzindarietan garrantzitsuenetakoa izan zela. John Lennonen hitzen arabera: «Rock and Rollari beste izan bat jarri behar balitzaio, 'Chuck Berry' dei geniezaioke». Haren musikak eragin handia izan zuen Ritchie Valens, Bill Haley, Little Richard eta Buddy Holly musikariengan, eta beste askok aitortu dute inspirazio iturri gisa.

Keith Richardsek Hall of Fame-an sartu zuenean honakoa erran zuen: «Zaila da niretzat Berry aurkeztea, izan ere beti kopiatu baitut berak jotzen zuena». AC/DC taldeko Angus Youngek beti onartu du Berry izan dela beregan eragin handienetakoa izan duena, eta famatua da eszenatokietan ahatearen ibilera (duckwalk) imitatzeagatik, rock and rollaren pauso ezagunenetakoa gitarra-jotzaileen artean.

Berryk jaso zituen eragin nabarmenenak Nat King Cole, Louis Jordan eta Muddy Waters lirateke. Bere karreran blues kantak eta baladak grabatu zituen, baina bere estilo berritzaileak eman zuen ezagutzera. Bere abesti ugari izan dira blues, country eta rock and roll taldeek jo edo bertsionatuak.

Materiala

aldatu
 
Chuck Berry 1997an Gibson ES-345 gorria erabiltzen

Gitarrak

aldatu

Chuck Berryren gitarra famatuenak edo ezagunenak Gibson-ak izan dira batik bat:

  • Gibson ES-335. Berryren gitarra erabiliena.
  • Gibson ES-345
  • Gibson ES-355
  • Gibson Les Paul

Bozgorailuak

aldatu

Fender bozgorailuak erabili izan ohi ditu betidanik, haien artean:

  • Fender Bassman
  • Fender Twin Reverb[4]
  • Fender Dual Showman

Efektuak

aldatu

Chuck Berryk ez zituen efektuak erabiltzen normalean, eta erabiltzekotan ez ziren inoiz erakutsi. Bere soinu identifikagarria Fender bozgorailuetatik soilik dator, garbia izan, nahiz zikina izan.

Abestiak

aldatu

Hona hemen rock and rollaren ereserki bihurtu ziren Chuck Berryren zenbait abesti, ondorengo talde askok jo edo bertsionatuak izan direnak:

Honakoak berriz, garaiko arrakasten artean sartu ziren:

  • Maybelline - Chess Recordsi aurkiztu zizkion bi abestietariko bat. Bob Willsen "Ida Red" country kantuaren boobie woggie erritmora egokitzapena. Gazteen arteko auto lasterketa bati buruzkoa.
  • Too Much Monkey Business - Gazteen jarrerei buruzko aipamenak.
  • Brown Eyed Handsome Man - Helduen jarrera arrazistei buruz.
  • Back in the U.S.A.
  • No Particular Place To Go - Kotxeak, neskak eta frustrazioaz.
  • Memphis - Istorio goxo bat.
  • My Ding-a-Ling - Lehen postuan egokitu zen bere abesti bakarra.
  • Run Run Rudolph - Gabonetako kanta.
  • Oh! Carol!

Bluesari eginiko eskaintza edo tributuak:

Birakt egiten zituenean, beti bakarrik joaten zen, eta casting bat egiten zuen joko zuen herrialdean taldekidetzat izango zituen musikariak aukeratzeko. Metodo honen berezitasuna, musikariei ordaintzen ez ziela da; antza, Berryren aburuz, nahiko ohorea zen berarekin jotzea. Bere beste xelebrekerietako bat joko zuen edonon mercedes txuri bat alkilatu eta gidatzea zen, bere adina gora behera.

Diskografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chuck Berry