John Lennon
John Winston Lennon (Liverpool, Ingalaterra, 1940ko urriaren 9a - New York, Estatu Batuak, 1980ko abenduaren 8a) The Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea izan zen. The Beatles taldearen sortzaile eta partaide izan zen. Gitarra jotzen zuen eta taldeko kanta gehienak ondu zituen, Paul McCartney-rekin batera. XX. mendeko kantu ezagunenen sortzailea izan zen. [1]
Bizialdia
aldatuHaurtzaroa eta lehen urteak
aldatuBigarren Mundu Gerran jaioa Liverpool hirian, Alfred Lennon eta Julia Stanley ziren gurasoak. Aita itsasgizona izanik, asko bidaiatzen zuen: hori zela eta, ama bakarrik sentitzen zen eta, horren ondorioz, banatu egin ziren. John Lennonek 4 urte zituela, amak izeba Mimi Stanley eta osaba George-rekin utzi zuen. Georges osabak harmonika erosi zion umetan eta amak banjoa jotzen irakatsi. Geroago, Arte Ederren eskolan, Cynthia Powell lehen emaztea izan zuena ezagutu zuen.
Beatles taldea osatu aurretik, beste talde batean aritu zen, The Quarrymen (halaber, The Quarry Men idatzia), Johnny and the Moondogs eta The Silver Beetles izenak hartu zituena. 1956. urtean, eliza batean jotzen ari zenean, Paul McCartney ezagutu zuen. Haiekin jotzera gonbidatu zuen, gitarra jotzen eta afinatzen zekielako. Aurrerago, George Harrison sartu zen taldean, McCartney eta Pete Best-i esker. Pete Bestek sarritan taldea alde batera uzten zuenez, taldekideek Ringo Starr-i eskatzen zioten haren postua ordezka zezan.
Johnek 17 urte zituela garai latzak bizi izan zituen, ama polizia mozkor batek autoaz harrapatuta hil zen. Horrek semeari sekula gainditu ez zuen trauma eragin zion, Julia edo Mother bezalako kantak lekuko, 1970. urtean grabatuak
The Beatlesen hasiera
aldatuThe Beatles taldea 1960an jarri zen abian. Lehen kontzertuak Hanburgon eman zituzten. Taldeko managerrak, Brian Epstein-ek, eragin handia izan zuen taldean; berak esan zien nola orraztu eta baita trajea janzteko ere. Ez gogo onez, baina onartu zuten.[1] 1962an hasi zen laukotearen arrakasta Love Me Do kantuarekin, eta 1963an beren lehen disko luzea kaleratu zuten, Please Please Me. Urte berean, With The Beatles diskoaz merkatu estatubatuarra irabazi zuten, eta abuztuaren 23an, Cynthia Powell-ekin ezkondu zen: bikoteak seme bat izan zuen, Julian, 1963ko apirilaren 8an jaioa. Julian, semea, jaiotzean, aita kanpoan zen musika-taldearekin.
Sasoi hartan taldea aparretan zebilen, bai jaioterrian -Britainiar Inperioko Ordeneko kide izendatu zituzten-, bai AEBetan. Baina guztia ez zen ospe: kontzertuetan fanen oihuak musika bera baino ozenagoak ziren, eta Lennon konturatu zen zerbait oker zihoala. Besteak beste, horregatik idatzi omen zuen Help! abestia. Handik gutxira taldeak jende aurrean abesteari utzi egin zion.[1]
Lennon beti izan zen taldeko errebeldea, intelektuala; 1966an kazetariei esaldi hau esan zien: "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoak dira". Iskanbila handia sortu ondoren, hau adierazi zuen: "Ez nuen esan The Beatles Jesukristo baino hobeak direnik, ezagunagoak baizik, telebista edo beste edozer izan daitekeen moduan". Gaizki ulertua izan zela azaldu zuen.
Ondorioz, AEBetan taldearen diskoak erre eta Lennon bera mehatxatu egin zuten. Garai hartan taldea uztekotan ibili zen. LSDa ere ez zen lagunik aproposena sorkuntzarako.[1]
Haren kantuak oso aitortza handikoak izan ziren, Help! ezagunaren moduan (laguntza-oihu bat zen) zein You've Got to Hide Your Love Away folk-balada, Bob Dylanen eragin handiaz. Gero, hainbat saiakuntza egiten hasi zen, Lucy in the Sky with Diamonds-ekin adibidez, seme Juliani egindako marrazki batean oinarrituta. Halaber, Being for the Benefit of Mr. Kite! eta A day in the Life: kantu horien hitzak XIX. mende bukaerako zirko baten karteletik eta egunkari bateko albistetik ateratakoak dira, hurrenez hurren.
Yoko Onorekin harremana
aldatu1966. urtean, museo batean, Yoko Ono artista japoniarra ezagutu zuen eta Cynthia Powell-ekin banandutakoan, harekin ezkondu. Yoko Onok musikatik harago ikertzera eraman zuen. Beatlesen jarraitzaile askok taldea banatzearen errua emazte berriari botatzen zioten: bikotea denbora guztian elkarrekin egoten zen eta beste taldekideei ez zitzaien gustatzen.
Urte horretan, hilabete eta erdiz, Almerian (Espainia) bizi izan zen. Bertan, Richard Lesterren How I Won The War filma grabatu zuen. Han bizi izan zen denboran, Strawberry Fields Forever kantua ondu zuen.
1969an Yoko Onorekin ezkondu zen. Biek 14 litografia argitaratu zituzten, ezkonbidaiari buruzkoak. Horietako batzuk lizuntzat jo ziren, beste batzuk debekatuak izan ziren eta beste batzuk konfiskatuak. [1]
The Beatles taldeak 27 abesti jarri zituen abestien zerrendaren lehen postuan, eta taldea banatu zenean ere abesti bat hala zeukaten. Taldea 1970ean desegin zen ofizialki, nahiz eta lehenagotik zegoen apurturik. Berriki, McCartneyk esan du taldea ez zela Yoko Onoren erruz banatu, nahiz eta jende askok horrela pentsatzen duen oraindik.[1]
1970. urtean, The Beatles taldearen banaketaren ondoren, Lennon bere bakarkako lanari ekin zion, kantu klasikoz beteta.[2] Lennon eta McCartney-ren arteko lehia laukotea banatutakoan hasi zela agerikoa da Lennonen kantuetan.
McCartney-ren aurkako norgehiagoka Imagine kantuan ere azaldu zuen, bere argazki bat jartzean, txerri bati eusten ziola. McCartney-k era berean erantzun zion bere Ram diskoko azalean, argazkian ahari bati adarretatik eusten ziola ageri baitzen.
Azken urteak
aldatuLennonen joera politikoa oso bistakoa zen Beatlesen garaian, baina asko nabarmendu zen Power to The People moduko kantuez. 1971. Imagine kantua haren ezagunena bilakatu zen: askoren ustez, ereserki bat. Urte horietan, Londresetik alde egin eta New Yorken bizitzea erabaki zuen. Estatu Batuetarako bisa tramitatzeko arazoak izan zituen: azkenean, Estatu Batuetan geratzeko baimena lortu zuen eta bertan bakearen aldeko kanpaina hasi zuen, kontzertu eta manifestaldien bidez.
1969an Yoko Onorekin ezkondu zen. Urte hartan bertan argitaratu zuten senar-emazteek Live Peace in Toronto diskoa, Britainia Handiak Vietnamgo gerran parte hartu izana salatzeko.[1]
1971an Lennonen abestirik mitikoena kaleratu zen: Imagine. Abestiaren atzean Yoko Ono omen dago, txikitan 2. Mundu Gerra jasan baitzuen Japonian. Kantak bertsio asko ditu (Madonak, Peter Gabrielek eta beste askok abestu dute) eta Amnistia Internationalen ereserkia da. Baina kritikak ere izan ditu: “imajinatzen jabetzarik ez dela existitzen” dio abestiak; hori abesten zuenak 150 milioi dolar zituen. Kanta horrek sortutako erreakzioen ondorioz, Lennon atzerrira bidaltzen saiatu zen AEBetako Gobernua.
Hurrengo diskoetan, kalitatea mantendu zuen, kantu onekin eta batzuetan Yoko Ono eta lagun batzuen laguntzaz (George Harrison, Billy Preston, Harry Nilsson, Elton John eta David Bowie). Laukotea banatu zenetik, Woman kantua bakarrik iritsi zen lehenengo postura baina, hala ere, beti izan zen The Beatleseko jeinu, jendearen iritziz.
1975ean bikoteak seme bat izan zuen, aurretik hilaurra izan ondoren: Sean Taro Ono Lennon. Ama negozioez arduratu zen eta aita, haurraz une orotan, bere karrera musikala alde batera utzita. Musika-lanera itzuli zenean, bost urte eta gero, elkarrizketa batean esan zuen gitarra paretan eskegita izan zuela, baina ez zen egia: urte horiek ez ziren alferrikakoak izan, kantuak egiten eta etxean grabatzen segitu baitzuen.
1980. urtean, Double Fantasy diska kaleratu zuen eta geroxeago, Milk and Honey izenekoa grabatu, aurrekoaren arrakasta ikusita.
Hilketa
aldatu1980ko abenduaren 8ko goizean, Yoko Onorekin kantu batzuk grabatzen bukatutakoan, Mark David Chapman jarraitzaile eroak errebolber batekin tirokatu eta hil zuen: Dakota eraikinaren aurrean, sinadura bat eskatu ondoren, sei bala bota zizkion eta haietako lauk jo zuten.
« | Maitasuna ilunpetan eta biolentzia egun argiz egiten dugun mundu batean bizia gara | » |
—John Lennon |
Diskografia ofiziala
aldatu- Unfinished Music No.1: Two Virgins (Yoko Onorekin) (1968)
- Unfinished Music No.2: Life with The Lions (Yoko Onorekin) (1969)
- Wedding Album (Yoko Onorekin) (1969)
- Live Peace in Toronto (zuzenean) (1969)
- John Lennon / Plastic Ono Band (1970)
- Imagine (1971)
- Sometime in New York City (Yoko Onorekin) (1972)
- Mind Games (1973)
- Walls And Bridges (1974)
- Rock 'n' Roll (1975)
- Shaved Fish (bilduma) (1976)
- Double Fantasy (Yoko Onorekin) (1980)
- Hil ondokoak:
- The John Lennon Collection (bilduma) (1982)
- Milk And Honey (Yoko Onorekin) (1984)
- Live in New York City (zuzenean) (1986)
- Menlove Avenue (grabazio-bilduma 1973-74) (1987)
- Imagine: Music from The Motion Picture (soinu-banda) (1987)
- Lennon (4 CDko bilduma) (1990)
- Lennon Legend: The Very Best of John Lennon (bilduma) (1997)
- John Lennon Anthology (bilduma) (1998)
- Wonsaponatime (Lennon Anthologyko aukeraketa) (1998)
- Acoustic (bilduma) (2004)
- Peace, Love & Truth (bilduma) (2005)
- Working Class Hero: The Definitive Lennon (bilduma) (2005)
Filmografia
aldatuFilmak
aldatuUrtea | Izenburua | Papera | Oharra |
---|---|---|---|
1964 | A Hard Day's Night | John Lennon bera | |
1965 | Help! | John Lennon bera | |
1967 | Bottoms | John Lennon bera | Dokumentala |
1967 | How I Won the War | Gripweed | |
1967 | Magical Mystery Tour | John Lennon bera / Ticket Saltzailea / Magoa kafearekin | Narratzailea, idazlea eta zuzendaria ere bai (ekoizlea ere bai, nahiz eta ez azaldu kredituetan) |
1967 | Pink Floyd: London '66-'67 | John Lennon bera (kredituetan ez dago) | Dokumental laburra |
1968 | Yellow Submarine | John Lennon bera | Cameo bukeran |
1968 | Two Virgins | John Lennon bera | Dokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1968 | No. 5 | John Lennon bera | Dokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1969 | Bed Peace | John Lennon bera | Gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1969 | Honeymoon | John Lennon bera | Gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1969 | Self-Portrait | John Lennon bera | Dokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1969 | Walden (Diaries, Notes, and Sketches) | John Lennon bera | Dokumentala |
1969 | Muhammad Ali, the Greatest | John Lennon bera | Dokumentala |
1970 | Apotheosis | John Lennon bera | Dokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1970 | Let It Be | John Lennon bera | Dokumentala (executive producer – as The Beatles) |
1970 | Fly | N/A | Dokumental laburra. gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1970 | Freedom | N/A | Dokumental laburra. Musika, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1970 | 3 Days in the Life | John Lennon bera | Dokumentala |
1971 | Breathing Together: Revolution of the Electric Family | John Lennon bera | Dokumentala |
1971 | Up Your Legs Forever | N/A | Ekoizle eta zuzendaria |
1971 | Erection | N/A | Dokumental laburra. Ekoizle eta zuzendaria |
1971 | Clock | John Lennon bera / Kantaria | Musika, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1971 | Sweet Toronto | John Lennon bera | Film kontzertua |
1971 | The Museum of Modern Art Show | John Lennon bera | Dokumental laburra |
1972 | Ten for Two: The John Sinclair Freedom Rally | John Lennon bera | Dokumentala |
1972 | Eat the Document | John Lennon bera | Dokumentala |
1976 | Chelsea Girls with Andy Warhol | John Lennon bera | Dokumentala |
1977 | The Day the Music Died | John Lennon bera | Dokumentala |
1982 | The Compleat Beatles | John Lennon bera | Dokumentala |
1988 | Imagine: John Lennon | John Lennon bera | Dokumentala |
1990 | The Beatles: The First U.S. Visit | John Lennon bera | Dokumentala |
1996 | The Rolling Stones Rock and Roll Circus | John Lennon bera | Film kontzertua 1968koa |
2003 | Lennon Legend: The Very Best of John Lennon | John Lennon bera | Musika-bideoen bilduma birmasterizatua |
2006 | The U.S. vs. John Lennon | John Lennon bera | Dokumentala |
2006 | John & Yoko: Give Peace a Song | John Lennon bera | Dokumentala |
2007 | I Met the Walrus | John Lennon bera (ahotsa) | Dokumental laburra. 1969an grabatua |
2008 | All Together Now | John Lennon bera | Dokumentala |
2010 | LennoNYC | John Lennon bera | Dokumentala |
2016 | The Beatles: Eight Days a Week | John Lennon bera | Dokumentala |
2021 | The Beatles: Get Back | John Lennon bera | Dokumentala |
Telebista
aldatuUrtea | Izenburua | Papera | Oharra |
---|---|---|---|
1963–64 | Ready Steady Go! | John Lennon bera | Musika saioa, 4 atalekoa |
1964 | Around the Beatles | John Lennon bera | Kontzertu berezia |
1964 | What's Happening! The Beatles in the U.S.A. | John Lennon bera | Dokumentala |
1964–65 | The Ed Sullivan Show | John Lennon bera | Barietatezko saioa, 4 atalekoa |
1965 | The Music of Lennon & McCartney | John Lennon bera | Tributo berezia |
1965–66 | Not Only... But Also | Komunetako langilea / ostatzailea | 2 atal: "Episode #1.1" (1965) eta "Christmas Special" (1966) |
1966 | The Beatles at Shea Stadium | John Lennon bera | Kontzertu berezia |
1966 | The Beatles in Japan | John Lennon bera | Kontzertu berezia |
1969 | Rape | John Lennon bera | Drama/thriller, soinua, editore, gidoigile, ekoizle eta zuzendaria |
1971–72 | The Dick Cavett Show | John Lennon bera | Hizketa-saioa, 3 atal |
1972 | John Lennon and Yoko Ono Present the One-to-One Concert | John Lennon bera | Kontzertu berezia |
1972 | Imagine | John Lennon bera | Musika-film berezia |
1975 | A Salute to the Beatles: Once upon a Time | John Lennon bera | Dokumentala |
1977 | All You Need Is Love: The Story of Popular Music | John Lennon bera | Dokumentala mini-seriea |
1987 | It Was Twenty Years Ago Today | John Lennon bera | Dokumentala |
1995 | The Beatles Anthology | John Lennon bera | Dokumentalezko mini-series |
2000 | Gimme Some Truth: The Making of John Lennon's Imagine Album | John Lennon bera | Dokumentala |
2000 | John & Yoko's Year of Peace | John Lennon bera | Dokumentala |
2008 | Classic Albums: John Lennon/Plastic Ono Band | John Lennon bera | Dokumentala |
2018 | John & Yoko: Above Us Only Sky | John Lennon bera | Dokumentala |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g «Aldizkari Digitala: John Lennon» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ «podcast Audioa: John Lennon: Bakarkako Ibilbidea(I). Pasaiak. Irantzu KarreraEITBpodkast |pasaiak» EITB 2021-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
Kanpo estekak
aldatu- Neuk diseinatu nuen John Lennon hil zuen pistola Lutxo Egiaren Txakur Ingelesak liburuko kapitulua. «Susa literatura - Txakur ingelesak» www.susa-literatura.eus
- Nowhere boy, John Lennonen bizitza zinemara iritsi da «Albisteak - hiru» www.hiru.eus