Seinale/zarata ratio
Seinale/zarata (ingelesez signal-to-noise ratio, SNR edo S/N laburtua) transmititzen den seinalearen potentziaren eta zarataren potentziaren arteko proportzioa da. Tarte hori dezibeletan neurtzen da. Tarte dinamikoa eta seinale/zarata erlazioa (hondo-zarataren eta erreferentzia-mailaren artean dagoen tarte hori adierazteko) sinonimotzat erabili daitezke. Ez da gauza bera gertatzen tarte dinamikoak gailur-maila eta hondo-zarataren arteko distantzia adierazten duenean. Ekipo baten zehaztapen teknikoetan dezibeletan adierazitako seinale/zarata erlazioa agertzeak ez du ezer esan nahi erabilitako erreferentzia-puntuekin eta haztapenekin batera ez badoa.
Tarte dinamikoa behar bezala adierazteko dB neurketek beste hauek ere adierazi behar dituzte:
- haztapen-kurba.
- erreferentzia maila.
Esaterako, magnetofono baten espezifikazio teknikoetan hau aurkituko genuke:
60 dB, CIR 468-3 (erref. 1 kHz, 320 nWb / m -1 ).
- CIR 468-3 haztapen-kurba da
- 1 kHz erreferentziako maiztasuna da
- 320 n Wb / m −1 erreferentzia maila erregistratu den maila magnetikoa da.
Jakina, maiztasun-erantzunaren arabera ekipoak alderatu ahal izateko, ekipoak seinale/zarata erlazio hori haztapen-kurba eta erreferentzia-maila bera erabiliz neurtu behar du.
Zarata-faktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gailu elektroniko batek, adibidez anplifikadore batek, sortutako zarataren magnitudea zarata-faktorea (F) deritzonaren bidez adieraz daiteke. Faktore hori sarrerako seinale/zarata ratioa (S/R)sar, (S/R)irt irteerako seinale/zarata erlazioaz zatitzearen emaitza da, seinalearen eta zarataren balioak zenbaki sinpleetan adierazten direnean:
Hala ere, seinale/zarata erlazioaren balioak modu logaritmikoan adierazi ohi direnez, normalean dezibeletan, zarata-faktorea S/R ratioen arteko kenketa eragiketa izango da, zeren eta:
ren ordez, ohikoa da zarata-faktorea A () dezibeletan neurtzea (A kurba)-ren funtzioan haztatuta.
Zarata-faktorea parametro garrantzitsua da transmisio-sistemetan. Izan ere kanpoko zarata inoiz ezin izango da erabat ezabatu, baina ekipoek sortzen duten zarataren murrizketa haien diseinuaren araberakoa da.
Kimikako aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Seinale/zarata ratioak osagai-analisia egiteko instrumentu baten egokitasuna kuantifikatzen du. IUPACen arabera, detekzio-muga honela definitzen da: tresna kalibratzeko zuzenaren maldaren arteko zarata zurien desbiazio estandarra (tresnak sortutako zarata) hiru aldiz.[1] Definizio horren arrazoia sinplea da; izan ere, osagairik gabeko instrumentuak sortutako seinalea halako hiru baino handiagoa den seinalea sortzen duen osagaia bakarrik hauteman daitekeenez, kimikariak ziurtatzen du aztertutako seinalea laginaren ondorio dela. Hala ere, horrek eragotzi egiten du kontzentrazioak intentsitate txikiagoko seinalea sortzen duten osagaiak zehaztea, hau da, sentikortasun-galera.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]