Benetan bizkorra.
Abiadura bikoitza, pribatutasunaren babes integratua eta atzetik Mozilla duela, Firefox berria nabigatzeko era hobea da.
Internet seguruago, osasuntsuago eta benetan bizkorrago egiten dugu.
Mozilla da Firefox, nabigatzaile alternatibo originalaren atzetik dagoen irabazi-asmorik gabeko erakundea. Internet herriaren zerbitzura, eta ez irabazienera, mantentzeko produktuak eta politikak sortzen ditugu.
Gure eragina
Firefox erabiltzean, Mozillari laguntzen diozu lineako desinformazioaren aurka borroka egin, trebetasun digitalak irakasten eta iruzkinen atala gizatiarragoa bihurtzen. Jakizu zerk laguntzen duen Internet osasuntsuago egiten.
Gure berrikuntzak
Weba plataforma gisa erabiliz, teknologia ireki berritzaileak eraikitzen ditugu, garatzaileak ekosistema itxi korporatiboetatik libratu, eta guztiontzat web esperientzia bizkorrago eta seguruagoak sor ditzaten.
-
Hedapenak
Pertsonalizatu Firefox zure estra gogokoenekin; adibidez pasahitz-kudeatzaileak, iragarki-blokeatzaileak, eta abar.
-
Lan-eskaintzak
Ezagutu Mozillan lan egitearen abantailak, eta ikusi munduan zehar ditugun lan-eskaintzak.
-
Laguntza bila?
Firefox eta Mozillaren produktu guztiei buruz dituzun galderei erantzungo die gure sostengu-taldeak.