Zuzenbide Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Zuzenbide Fakultatea (Donostian) | |
Akronimoa | ZF |
---|---|
Goiburua | Eman ta zabal zazu |
Ezarpena | 1969 (48 urte) eta 1997 (21 urte) |
Mota | publikoa |
Finantzaketa | EHU |
Errektorea | Nekane Balluerka |
Dekanoa | Juana Goizueta Vertiz |
Unibertsitatea | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Ikasleak | 900+ |
Graduaurrea | Zuzenbide Gradua |
Graduondoa | Masterra eta Doktoretza |
Campusa | Gipuzkoa eta Bizkaia |
Kokapena | Donosti eta Leioa EH |
Helbidea | Manuel de Lardizabal plaza, 2, Donosti, eta Sarriena auzoa, z/g., Leioa |
Koordenatuak | 43°18′24″N 2°00′42″O |
Webgunea | www.ehu.eus/eu/web/zuzenbide/ |
EHUko Zuzenbide Fakultatea zuzenbidearen ikerketaz eta irakaskuntzaz arduratzen den Euskal Herriko Unibertsitateko fakultatea da, egun Zuzenbide ikasketak egiten diren tokia. Horren patroi jai-eguna Ramon Penyafortekoa da, erlijio-gizona eta legelaria, legelari eta abokatuen patroia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968ko ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretuaren eskutik Donostian sortutako fakultatea gerora, 1968ko uztailaren 27ko Dekretuaren bidez Zuzenbide fakultatea izan zen. Fakultatea Valladolideko barrutiari atxikia zegoen, nahiz eta Gipuzkoako agintariek behin baino gehiagotan beste aukera batzuk nahiago zituztela adierazi.
Hamar urte ondoren 1979an beste fakultate batzuekin batu zen Euskal Herriko Unibertsitatea osatzeko eta 1980ko otsailaren 25ean Euskal Herriko Unibertsitatea bihurtu zen ofizialki.
1997ko urrian Zuzenbide Fakultateak lurralde-hedapena egin zuen eta Bizkaian azpi-erakundea ezarri zuen, egun, Leioako kanpusean dagoena.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduaren mozte nota 10,091 da eta Gipuzkoako Zuzenbide Fakultatean 7,258.[1][2]
Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko dekanoa Juana Goizueta Vertiz da.
Irakasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Zuzenbide Fakultateko irakasleak dira:
- Garbiñe Biurrun, epaile eta Magistratua
- Jon Arrieta
- Iñigo Iruin
- Idoia Otaegi
Klinika Juridikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klinika Juridikoa esaten zaio Zuzenbidea era tradizionalez bestela erakusteko eta ikasteko moduari. Hori horrela, Zuzenbidea ikasteko modu klasikoak eskuliburuak, buletinak eta sententziak soilik lantzea esan nahi du ("liburuetako" Zuzenbidea); aldiz, irakaskuntza Klinikoaren ezaugarria da praktikarekin lotuta egotea ("ekintzazko" Zuzenbidea).
Klinika Juridikoak AEBn du jatorria eta azkar hedatu zen mundu anglosaxoian eta haren kolonia eragina zuten herrialdeetan. Azken hamarkadetan bereziki egin dute gora Klinika juridikoek Latinoamerikan eta Europan.
Klinika Juridikoen beste hainbat eredu daude, eta espezialitate juridiko edo tematiko beste egon daitezke. Dena dela, Klinika Juridikoko eredu bat dago, zeinean ikasleen praktika justizia sozialarekin lotutako kasuetan eta arazoetan aholkatzera edo inplikatzera bideratuta dagoen. Hortaz, mota horretako ikaskuntza kliniko baten alde egiten duenak bere funtzio jurista justizia sozial horrekin lotuta egotea nahi du. Ildo horretan, Klinika Juridikoa Zuzenbidearen sistema pedagogikoa eraldatzeko modutzat hartzen da (teoria eta praktika nahasketa), bai eta diskriminazioaren aurkako estrategia juridikoei buruzko gogoetarako eta identifikaziorako laborategi gisa ere.
Ikasle ohiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien artean daude:
- Maddalen Iriarte Okiñena
- Larraitz Ugarte Zubizarreta
- Joseba Azkarraga
- Unai Ziarreta Bilbao
- Garbiñe Biurrun Mancisidor
- Joseba Egibar
- Borja Sémper
- Iñaki Arriola Lopez
- Miren Gorrotxategi
- Alfonso Alonso Aranegui
- Ramiro González
- Leire Ereño Osa
- Garbiñe Errekondo
- Eneko Goia
- Imanol Landa
- Aitor Orena
- Iker Urbina Fernández
- Jon Iñarritu García
- Iñigo Barandiaran Benito