Edukira joan

Zubi (informatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zubia edo bridgea sistema autonomoen arteko konexiorako gailu bat da. OSI ereduaren Datuen lotura-mailan lan egiten du. Bi sare segmentu elkar lotzen ditu ( edo sare bat bi sare segmentuetan zatitzen du) eta pakete bakoitzaren helburuko helbide fisikoan oinarrituta, sare batetik bestera datuak pasatzea lortzen da.

Bridgeak bi sare segmentu konektatzen ditu sare bakar bat bezala, sarearen establezimendu protokolo bera erabiliz.

Konektatuta dagoen sare segmentu bakoitzean detektatutako MAC helbide taulak erabiltzen du. Sare segmentu bateko nodo bat beste batera datuak transmititu nahian dabilenean, zubiak trama kopiatu egiten du beste azpisarearentzat. Ikasketa automatikoa erabiltzen dutenez, bridgeek eskuzko konfiguraziorik ez dute behar.

Zubi eta hub baten arteko ezberdintasun nagusia, bigarrenak edozein trama nodo konektatu guztietara bidaltzen duela da eta zubiak, berriz, trama bakoitza bere helbidera bidaltzen saiatzen da. Ezaugarri honek sareen errendimendua hobetzen du, alferrikako trafikoa gutxiagotuz.

Bridginga egiteko edo bi sare baino gehiago lotzeko, Switchak erabiltzen dira.

Bi zubi mota bereizten dira:

  • Lokalak: fisikoki antzekoak diren bi sare zuzenean estekatzeko balio dute.
  • Urrunekoak edo area zabalekoak: bikoteetan konektatzen dira, sare lokal bi edo gehiago estekatzen dira, area zabaleko sare bat osatzen da, telefono-lineetan barrena.
  • Comunicaciones y Redes De Computadores (William Stallings, 2005)
  • Redes Globales De Información con Internet y TCP / IP (Douglas Comer)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]