Edukira joan

Zitosol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zitosola edo hialoplasma zelularen zitoplasman dagoen ingurune likidoa da, zelularen organuluak dituena. Zelularen barne-ingurua dela esan daiteke.

Zitosolaren osagai nagusiak ura (%70-%90) eta proteinak (%20) dira. Aminoazidoak, ioiak, RNA, gluzidoak eta hainbat metabolito ere baditu kopuru txikiagoetan.

Zelularen osagai hauek guztiek disoluzio koloidala eratzen dute. Zitosolak egoera-aldaketak ditu: batzuetan fase likido batean dago (sol), beste batzuetan fase jariakorra edo erdi solidoa (gel). Organulu zelularrak zitosolean flotatzen dute.

Zitosolean gertatzen dira zelula eukarioto zein prokariotoetan prozesu metaboliko garrantzitsu ugari: glukolisia, hartzidurak, lipidoen metabolismoa, glukoneogenesia, etab.

Bestalde, zelula batzuek (adibidez, hepatozitoek eta gihar-zelulek) glukogeno aleak gordetzen dituzte zitosolean. Beste batzuek, aldiz (adibidez, adipozitoek) lipido tantak pilatzen dituzte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]