Edukira joan

Zhujiang Herri Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zhujiang Herri Berria (txineraz: 珠江新城), Txinako Herri Errepublikako Guangdong probintziako Guangzhou hirian dagoen finantza barrutia da.

Gunea Huangpu etorbidearekin egiten du muga iparraldean, perla ibaiarekin hegoaldean, Guangzhou etorbidearekin mendebaldean eta Txina hegoaldeko autobidearekin ekialdean.

Zhujiangen Guangzhou berriaren ikur diren hainbat eraikin daude, Guangdong museoa, Guangdongeko liburutegi berria, Guangdongeko opera eta West Tower delakoa.

Guangzhouko metroak geltokia dauka gunean, "Zhujiang Herri Berria" izeneko geltokia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.