Edukira joan

Zenbaki arrazional

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ta elkarbanatzea
denez naturala
pizza bat zein pastel bat
zatitu bezala
osoen zatidura
da ARRAZIONALA

4 zati duten zatikien irudikapen grafikoa. Lau zatiki horiek «zenbaki arrazionalak» dira.
Zenbakiak matematikan
Zenbaki multzoak

Zenbaki arruntak
Zenbaki osoak
Zenbaki arrazionalak
Zenbaki irrazionalak
Zenbaki errealak
Zenbaki konplexuak
Zenbaki aljebraikoak
Zenbaki transzendenteak

Konplexuen hedadurak

Koaternioiak
Oktonioiak
Zenbaki hiperkonplexuak

Bestelakoak

Zenbaki kardinalak
Zenbaki ordinalak
Zenbaki lehenak
π = 3.141592654…
e = 2.718281828…
i unitate irudikaria
infinitua
Φ = 1,6180339887...

Zenbaki-sistemak

Zenbaki-sistema hamartarra
Zenbaki-sistema bitarra
Zenbaki-sistema hamaseitarra
Zenbaki-sistema zortzitarra

Zenbaki arrazionalak zatiki bidez adieraz daitezkeen zenbakiak dira. Adibidez, 345/456. Zenbaki guztiak ez dira arrazionalak. Adibidez, () zenbakia ez da arrazionala: irrazionala da. Zenbaki arrazionalak identifikatzeko pista bat hau da: dezimal kopuru mugatua dute. Zenbaki irrazionalek aitzitik, dezimal kopuru infinitua dute (, pi, e zenbakia, ...). Zenbaki arrazionalen multzoa ikurrez izendatzen da (edo, bestela , arbeleko letra lodiz) zatiduratik eratortzen dena (latineko Quotiens-etik[1], Europako hainbat hizkuntzatara zatidura gisa egokitua). Zenbaki multzo horrek zenbaki osoak () eta zatiki zenbakiek hartzen ditu barne, eta zenbaki errealen azpimultzo bat da ().

Zenbaki arrazional baten grafia hamartarra zenbaki hamartar finitua edo zenbaki erdiperiodikoa da. Hau ez da egia 10 oinarrian (sistema hamartarra) idatzitako zenbakientzat bakarrik, bitarrean, hamaseitarran edo beste edozein osoko oinarrian ere egia da. Era berean, hedapen finitua edo periodikoa onartzen duen edozein zenbakia (edozein oinarri osotan) zenbaki arrazionala da.

Arrazionala ez den zenbaki erreal bati zenbaki irrazionala deitzen zaio; zenbaki irrazionalen adierazpen hamartarra, arrazionalak ez bezala, infinitu aperiodikoa da[2].

Zentzu hertsian, zenbaki arrazionala zatiki baten baliokideen multzoa da; horien guztien artean, zatiki laburtezina hartzen da zenbaki arrazional horren ordezkari kanonikotzat. Elkarren artean baliokideak diren zatikiak –zenbaki arrazionala– baliokidetasun-klase bat dira, -ri aplikatutako baliokidetasun-erlazioaren emaitza

Zenbaki arrazionalen eraikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Har ditzagun zenbaki arrunten bikoteak non .
  • zatikiak denotatzen du. zenbakitzaile deritzogu eta izendatzaile
  • Mota horretako zenbakiak hitzaz adierazten dira. Hots,

Egiptoarrek problema praktikoen ebazpena kalkulatzen zuten izendatzaile bezala zenbaki oso positiboak dituzten zatikiak erabiliz; zenbaki oso baten zatiak irudikatzeko erabili ziren lehenengo zenbaki arrazionalak dira, zenbaki oso[3] baten alderantzizkoaren kontzeptuaren bidez.

Antzinako Greziako matematikariek zioten bi magnitude neurgarriak zirela, baldin eta hirugarren bat aurkitzerik bazegoen non lehen biak azkenekoaren multiploak ziren, hau da, unitate komun bat aurki zitekeen zeinentzako bi magnitudeek balio osoa izango zuten. Zenbaki guztiak osoen zatidura direla dioen printzipio pitagorikoak honela adierazten zuen edozein bi magnitudek neurgarriak izan behar dutela zenbaki arrazional[4] izan aurretik.

Etimologikoki, zenbaki[5] horiek arrazionalak deitzea bi zenbaki osoren arrazoia izateari dagokio, eta hitz horren sustraia latinezko ratio[6][6] hitzetik dator, zeina grekotik datorren λόγος (arrazoi); eta hau da antzinako Greziako matematikariek zenbaki horiei deitzen zieten modua. Zenbaki arrazionalen multzoa izendatzeko erabiltzen den notazioa 1895[7]ean eginiko Giuseppe Peanoren lan batetik eratorria den quoziente italiar hitzetik dator.

Zenbaki arrazionalen aritmetika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliokidetasun eta ordena erlazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osoen murgilketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein n zenbaki oso n/1 zenbaki arrazional bezala adieraz daiteke, horregatik idazten da maiz bezala.

Baliokidetasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau betetzen bada:

Izendatzaile biak positiboak badira:

Izendatzaileetako bat negatiboa bada, zatikiak, lehenik, izendatzaile positiboak dituzten beste batzuk bihurtu behar dira, ekuazio hauei jarraituz:

eta

Eragiketa arrazionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa eragiketei eragiketa arrazionalak[8] deitzen zaie.

Bi zenbaki arrazionalen batuketa edo gehiketa zenbaki arrazionalen pare orori bere batuketak egokiarazten dion eragiketari deitzen zaio:

Zenbaki arrazional guztiei bere diferentzia egokitzen dien eragiketari kenketa edo diferentzia deitzen zaio, eta baturaren alderantzizko eragiketatzat[8] hartzen da.

Bi zenbaki arrazionalen biderketa edo biderkadura:

Bi zenbaki arrazionalen zatiketa edo zatidura, alegia r zati s ezberdin 0, bezala adieraz daiteke. Edo bestela:

Erabat definituta dagoen eragiketa bat da, baina biderketaren alderantzizko eragiketa dela onartzen da, s · x = r, s≠0 ekuazioa ebazten duena.

Alderantzizkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki arrazionaletan aurkako eta alderantzizkoak daude:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Wiktionary Quotiens (latín)
  2. T.S. Tsipkin. Manual de Matemática Editorial Mir, Moscú
  3. Eves, Howard. (1990). An introduction to the history of mathematics. (6th ed. argitaraldia) Saunders College Pub ISBN 0-03-029558-0. PMC 20842510. (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  4. Lockwood, E. H.; Dantzig, Tobias. (1957-12). «The Bequest of the Greeks» The Mathematical Gazette 41 (338): 307.  doi:10.2307/3610156. ISSN 0025-5572. (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  5. Riaño Rufilanchas, Daniel. (2005-12-30). «La sintaxis de los verbos “comer” y “beber” en griego antiguo. Un estudio sobre el genitivo partitivo» Emerita 73 (2): 263–302.  doi:10.3989/emerita.2005.v73.i2.46. ISSN 1988-8384. (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  6. a b Esquivel Villafana, Jorge. (2011-06-30). «Real Academia Española / Asociación de Academias de Lengua Española. La ortografía de la lengua española. Espasa Libros, SLU, Madrid, 2010; 743 pp.» Boletín de la Academia Peruana de la Lengua: 257–263.  doi:10.46744/bapl.201101.013. ISSN 2708-2644. (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  7. Rodriguez Mansilla, Fernando. (2015-05-04). ««Cuidadoso descuido»: los pícaros, la mentira y el teatro en la narrativa picaresca» Hipogrifo. Revista de literatura y cultura del Siglo de Oro 3 (1): 55–67.  doi:10.13035/h.2015.03.01.05. ISSN 2328-1308. (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  8. a b «PRESENTACIÓN DE LA SEGUNDA EDICIÓN» El concepto de servicio público en el derecho administrativo (Universidad del Externado de Colombia): 13–14. 2004-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]