Zangozako merindadea


Zangozako merindadea Nafarroako ipar-ekialdeko lurraldea da. Hiriburua Zangoza da.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Nafarroa Beherea eta Zuberoa, mendebaldean Iruñeko merindadea, ekialdean Huescako probintzia, hegoaldean Tuterako merindadea eta hego-mendebaldean Erriberriko merindadea.
Nafarroako herrialdeko bost merindadeetan handiena da Zangozakoa. 2.070,8 km2 ditu, eta 79.757 biztanle zituen 2010ean (38,52 bizt/km2). 65 udalerrik osatua da Zangozako merindadea.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aragoi ibaiak eta haren adar diren Arga, Elortz, Ezka, Zaraitzu, Urrobi, Irati eta Erro ibaiek ureztatzen dituzte Zangozako merindadeko lurrak.
Merindadeko mendialde nagusiak Abodi, Alaitz, Nabaskozeko mendialdea, Leire, Orotz-Betelu, Kintoko mendiak eta Piriniokoak dira.
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Auñamendi (Aezkoa, Erroibar, Zaraitzu eta Erronkari).
- Esteribar
- Irunberrialdea edo Urraul
- Iruñerria (Aranguren, Burlata, Eguesibar, Noain, Tebas-Muru Artederreta eta Uharte udalerriak bakarrik)
- Pirinioaurrea (Agoitzaldea, Artzibar, Orotz-Betelu, Urraulbeiti eta Urraulgoiti)
- Tafallaldea (Lerga udalerria bakarrik)
- Zangozerria edo Zangozaldea
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abaurregaina (Auñamendi)
- Abaurrepea (Auñamendi)
- Agoitz (Pirinioaurrea)
- Aranguren (Iruñerria)
- Aria (Auñamendi)
- Aribe (Auñamendi)
- Artzibar (Pirinioaurrea)
- Auritz (Auñamendi)
- Bidankoze (Auñamendi)
- Burgi (Auñamendi)
- Burlata (Iruñerria)
- Eguesibar (Iruñerria)
- Elo-Monreal (Pirinioaurrea)
- Erroibar (Auñamendi)
- Erromantzatua (Irunberrialdea)
- Erronkari (Auñamendi)
- Esa (Zangozerria)
- Eslaba (Zangozerria)
- Espartza-Zaraitzu
- Esteribar
- Ezkaroze (Auñamendi)
- Ezporogi (Zangozerria)
- Galipentzu (Zangozerria)
- Galoze (Auñamendi)
- Garaioa (Auñamendi)
- Garde (Auñamendi)
- Garralda (Auñamendi)
- Gazteluberri (Auñamendi)
- Gorza (Auñamendi)
- Hiriberri (Auñamendi)
- Uharte (Iruñerria)
- Ibargoiti (Pirinioaurrea)
- Irunberri (Irunberrialdea)
- Itzagaondoa (Pirinioaurrea)
- Itzaltzu (Auñamendi)
- Izaba (Auñamendi)
- Jaurrieta (Auñamendi)
- Kaseda (Zangozerria)
- Leatxe (Zangozerria)
- Ledea (Irunberrialdea)
- Lerga (Tafallaldea)
- Lizoainibar-Arriasgoiti (Pirinioaurrea)
- Longida (Pirinioaurrea)
- Luzaide (Auñamendi)
- Nabaskoze (Auñamendi)
- Noain (Iruñerria)
- Oibar (Zangozerria)
- Orbaitzeta (Auñamendi)
- Orbara (Auñamendi)
- Orontze (Auñamendi)
- Orotz-Betelu (Pirinioaurrea)
- Orreaga (Auñamendi)
- Otsagabia (Auñamendi)
- Petilla Aragoi (Zangozerria)
- Sartze (Auñamendi)
- Tebas-Muru Artederreta (Iruñerria)
- Untzitibar (Agoitzaldea)
- Urraulbeiti (Irunberrialdea)
- Urraulgoiti (Irunberrialdea)
- Urrotz (Pirinioaurrea)
- Urzainki (Auñamendi)
- Uztarroze (Auñamendi)
- Xabier (Zangozerria)
- Zangoza (Zangozerria)
- Zare (Zangozerria)
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artzibar.
- Aria.
- Apat etxeko garaia
- Etxeberri etxeko garaia
- Jamar etxeko garaia.
- Jauri etxeko garaia.
- Aribe.
- Eslaba.
- Galipentzu.
- Galoze.
- Garaioa.
- Garralda.
- Xabier.
- Irunberri.
- Nabaskoze.
- Noain.
- Otsagabia.
- Orbaizeta.
- Orbara.
- Orreaga.
- Zangoza.
- Tebas-Muru Artederreta.
- Untzitibar.
- Artaizko San Martin eliza
- Artaizko dorre gotikoaren aztarnak.
- Urraulgoiti.
- Baratzagaizko Fede Santuaren monasterioa (Eparoz herrian)
- Garaia (Fede Santuaren monasterioaren ondoan)
- Estoki etxeko garaia (Zabalza).
- Urraulbeiti.
- Hiriberri .
- Esa.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako ibarretako ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (patata, bazkarako landareak), abere-hazkuntza (ardi-, behi-azienda) eta baso-ustiaketa dira. Handik hegoaldera- gari- eta garagar-sailak eta mahastiak dira nagusi, herriak handiago eta bilduago dira, eta elkarrengandik urrunago daude. Industria, txikia, herri nagusietan (Zangoza, Agoitz, Irunberri) bilduta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monumentuak :NAVARRA , guía y mapa. Caja de Ahorros de Navarra. ISBN : 84-505-3457-7
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monumentuan argazkiak [1] (2020ko maiatzean begiratua)
- (Gaztelaniaz) Zangozako merindadearen mapa