Zalditeriako 7. Erregimentua
Zalditeriako 7. Erregimentua | |
---|---|
Mota | armored regiment (en) |
Sorrera | 731UTCSat, 28 Jul 1866 :00:00 +00007amLarunbataLarunbata007k |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Adarra | Regular Army (United States) (en) |
Unitate nagusia | United States Cavalry (en) |
Egoitza nagusia | Fort Cavazos (en) |
Gerrak eta guduak | |
Indiar Gerrak, Pancho Villa Expedition (en) , Bigarren Mundu Gerra, Koreako Gerra, Vietnamgo Gerra, Golkoko Gerra, Irakeko Gerra eta Filipinak-Estatu Batuak Gerra |
Zalditeriako 7. Erregimentua —edo, besterik gabe, Zalditeriako Zazpigarrena— (ingelesez: 7th Cavalry Regiment) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako zalditeriako erregimentu bat da. Jatorria XIX. mendean du, eta haren ezizena Garryowen da, bere ereserkitzat hartu zuen Garryowen irlandar doinuaren ohorez. Berez, 1866ko ekainaren 28an sortu zen.
Mundu osoan zerbaitegatik ezaguna baldin bada, 1876. urtean Little Big Horngo guduan George Armstrong Custer ofizialaren agindupean zegoelarik Zaldi Ero buruzagiaren agindupeko siux gudaroste batek eman zion jipoiarengatik da. Porrot ikaragarri honek garai hartako AEBetan erregimentu honetako militarrak heroi edo martiri bilakatu zituen.
Gaur egun, nagusiki gerra-gurdiz osaturiko indar armatu bilakatu da.