Yokkaichi (Mie)
Yokkaichi 四日市市 四日市市, Yokkaichi-shi | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiri nabarmena | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kansai Mie | ||
Alkatea | Tomohiro Mori (en) | ||
Izen ofiziala | 四日市市 四日市町 | ||
Jatorrizko izena | 四日市市 | ||
Posta kodea | 510-8601 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°57′54″N 136°37′28″E / 34.96503°N 136.62442°E | ||
Azalera | 205,58 km² | ||
Mugakideak | Kuwana (en) , Suzuka (en) , Inabe (en) , Asahi (en) , Kawagoe (en) , Komono (en) , Toin (en) eta Koka (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 310.263 (2020ko irailaren 1a) −768 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.503 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1897ko abuztuaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Long Beach, Tianjin eta Yichang | ||
http://www5.city.yokkaichi.mie.jp/ www5.city.yokkaichi.mie.jp |
Yokkaichi (japonieraz: 四日市市 Yokkaichi-shi ) Mie prefekturako hiri handiena da. 2012ko erroldaren arabera 307.382 biztanle ditu. Prefeturako hiriburua ordea Tsu da. Nagoia hiriarekiko duen gertutasunarengatik ia 9 milioi biztanle dituen Chūkyōko metropoli eremuaren barnean dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mie prefeturaren iparraldean kokaturik dago, Iseko Badiaren ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinarotik populatua izan da Yokkaichi dagoen lurraldea baina Heian Aroaren bukaera arte biztanleria oso sakanabatua zegoen eta badiaren ertzean kai txiki baten inguruan herrixka bat baino ez zegoen. Kamakura Aroan kaiaren inguruan merkatua sortu zen, hile bakoitzaren 4an, 14an eta 24an, eta hortik datorkio izena, izan ere Yokkaichi-k laugarren eguneko merkatua esan nahi baitu.
Tokugawa shogunerriaren barnean shogunaren kontrol zuzenarenpean egon zen, eta Edo Aroan Tōkaidō errepideko 43. geltokia bihurtu zen eta Yokkaichi-juku izena hartu zuen.
Meiji berrezarkuntza 1868an hasi zenean Mie prefeturako hiriburu izendatu zuten baina 1871ean Tsu bihurtu zen hiriburu. Hala ere 1872 eta 1884 artean kaia modernizatu zuten eta 1899an Nazioarteko kaia bihurtu zen eta Estatu Batuak eta Erresuma Batuarekin komertziatu ahal izan zuen. 1897an bihurtu zen hiri.
1939an Industria kimikoaren zentru garrantzitsua bihurtu zen eta Japoniako itsas-armada inperialaren kai ere bai. Hori dela eta oso bonbakatua izan zen 1942 eta 1945 artean.
1960 eta 1972 artean hiritarren sufre oxidoen kutsadura jasan zuten hiriko enpresa petrokimikoen erruz. Yokkaichi zensoku (Yokkaichiko asma) izenaz ezagutzen da eta kutsadurak sorturiko Japoniako lau gaixotasun handienen artean dago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Senfuku-ji tenplua
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Senfuku-ji tenplua.
-
Suehiro zubia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Long Beach (AEB) (1963)
- Tianjin (Txina) (1980)
Kai senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Yokkaichiko webgune ofiziala