Willem Schermerhorn
Willem "Wim" Schermerhorn (Akersloot, 1894ko abenduaren 17a - Haarlem, 1977ko martxoaren 10a) herbeheretar politikaria izan zen. Herbehereetak lehen ministroa izan zen 1945etik 1946ra.
Lur-neurketako eta geodesiako irakaslea izan zen Delfteko Unibertsitate Teknologikoan. 1944ra arte irakasle izan zen, okupatzaile alemaniarrek lanetik bota zuten arte, erresistentzian egindako jarduerak zirela eta.
Liga Demokrata Librepentsatzaileko kide eta Alderdi Laboristaren sortzaileetako bat izan zen. 1945eko ekainaren 24an lehen ministro bihurtu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo lehena. Gobernuak emaitza garrantzitsuak lortu zituen lan, finantza, etxebizitza, pentsio eta gizarte zerbitzuen arloko neurriekin.
1951ra arte egon zen Legebiltzarreko kide gisa, eta, ondoren, Aireko Ikuskapenerako Nazioarteko Entrenamendu Zentroko buru izan zen.