Victim of Love
Itxura
Victim of Love | |
---|---|
Elton Johnen albuma | |
Egilea(k) | Elton John |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Victim of Love |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Disco musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 35:45 minutu |
Grabazioa | Musicland Studios |
Diskoetxea | MCA Inc. eta The Rocket Record Company |
Deskribapena | |
Honen parte da | Elton John's albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pete Bellotte |
Victim of Love Elton John abeslari britainiarra 1979an plazaratu zuen estudioko diskoaren izenburua da. Oso lan atipikoa izan zen zeren eta artistak ahotsa bakarrik jarri baitzuen. Estiloa musika diskoarena da, generoa hau indarra galtzen ari zenean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau izan zen artistaren 13. albuma. Albuma Munichen, Alemanian grabatu zen, Musicland Studios-en eta Hollywoodeko Rusk Sound Studiosetan. Aipatu denez, oso atipikoa izan zen albuma zeren eta abestiak ez ziren Elton Johnenak. Abesti guztiak Pete Bellotte ekoizleak grabatu zituen, beste musikagileen laguntzaz. Diskoa Chuck Berryren abesti baten bertsioak ireki zuen: "Johnny B. Goode" abesti ospetsua, alegia.
Abestien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A aldea
- "Johnny B. Goode" (Chuck Berry) – 8:06
- "Warm Love in a Cold World" (Pete Bellotte, Stefan Wisnet, Gunther Moll) – 3:22
- "Born Bad" (Bellotte, Geoff Bastow) – 6:20
- B aldea
- "Thunder in the Night" (Bellotte, Michael Hofmann) – 4:40
- "Spotlight" (Bellotte, Wisnet, Moll) – 4:24
- "Street Boogie" (Bellotte, Wisnet, Moll) – 3:56
- "Victim of Love" (Bellotte, Sylvester Levay, Jerry Rix) – 5:02