Edukira joan

Van Maanenen izarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Van Maanenen izarra
Behaketa
Distantzia Lurretik4,3144 pc
Itxurazko magnitudea (V)12,374, 12,984, 12,92, 12,106, 11,854, 11,688, 11,572, 11,498, 12,299163, 13,307, 12,393, 14,335, 12,769 eta 14,651
Magnitude absolutua14,23
Mota espektralaDZ
AurkitzaileaAdriaan van Maanen (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1917
Honen izena daramaAdriaan van Maanen (en) Itzuli
KonstelazioaPisces (konstelazioa)
Abiadura erradiala263 km/s
Igoera zuzena12,29124307222 °
Deklinazioa5,3886093969297 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa0,009 Eguzki erradio
Masa0,7 M☉
Argitasuna0,000174 L☉
Izendapenak

Van Maanenen izarra (VMa 2 / GJ 35 / WD 0046+051) Piscis konstelazioko nano zuri bat da. δ Piscium mendebaldera eta ω Pisciumetik ekialdera dago. +12,4ko itxurazko magnitudearekin, ilunegia da begi hutsez ikusi ahal izateko, baina 150 eta 200 milimetro bitarteko irekiera duen teleskopio batekin edo CCDz doitutako teleskopio txikiagoekin ikus daiteke. 1917an aurkitu zuen Adrian Van Maanen astronomoak 1914 eta 1917 bitartean hartutako argazkiak alderatuz. Bere urteroko mugimendu propio handia nabaritu zuen (2,98").

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Van Maanenenen izarra DZ7 edo DF-G/VII espektro motako izar hondakin bat da. DZ motako nano zuri bezala, nahiko hotza da, eta lerro metalikoak ditu, baina ez hidrogeno edo helioarenak bere espektroan. Gure eguzki-sistematik 14 argi urteko distantziara, nano zuri bakartirik (gertu kiderik ez duena) hurbilenekoa da. Bere tenperatura nahiko baxuak (6770 kelvin) oso antzinako objektua dela adierazten du, bere adin estimatua 10.000 milioi urtekoa delarik. Alabaina, ikereketa berriek bere adina baxuagoa dela iradokitzen dute, 3.700 eta 5.000 milioi urte bitartekoa.

Van Maanenen izarraren masa 0,83 eguzki masa ingurukoa da, bere diametroa gure eguzkiarenaren %1,3a den bitartean. Nano zuriak oso objektu dentsoak dira, platinoarena baino 50.000 aldiz dentsitate handiagoarekin. Van Maanenen izarrarentzat kalkulatutako diametroa Lurrarena baino apur bat baxuagoa da, hala, bere dentsitatea gugandik gertuen dagoen nano zuria den Sirius Brena baino 10 aldiz handiagoa delarik. Material honekin betetako poxpolo kaxa batek 10.000 kilo pisatuko lituzke. Bere argitasuna gure eguzkiarena baino 5000 aldiz txikiagoa da.

Van Maanenen izarragandik gertuen dauden izarrak bi nano gorri dira: GJ 1002, 4,3 argi urteko distantziara, eta TZ Arietis, 4,6 argi urteko distantziara.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]