Edukira joan

Valsalvaren maniobra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valsalvaren maniobra
Deskribapena
Honen izena daramaAntonio Maria Valsalva
Identifikatzaileak
MeSHD014636

Valsalvaren maniobra belarri-konpentsaziorako egin daitezkeen maniobretatik bat da. Arnas bideak itxita daudelarik, airea jaurtitzeko ahalegina egitean datza.

Maniobra honen aldaerak azterketa medikoetan erabiltzen dira, baita urpekaritzan, oxigeno hiperbariko terapian edo abiazioan ere, belarriak eta sudur-sinuen presioa berdintzeko.[1]

Teknikaren izena Antonio Maria Valsalva medikuarengatik da, Bolonian XVII. mendean bizi izan zena.[2] Valsalvak De aure humana 1704ko idazlanean deskribatu zuen maniobra, tinpanoan parazentesi bat egitearekin batera pasmoa belarritik ateratzeko.

Valsalvaren maniobra egiteko, hobe izaten da sudurrean pintza ez egitea (gehiegizko indarra ekiditeko). Horren ordez, sudurzuloak atzamar banarekin estaltzea gomendatzen da, zintz eginez.

Erantzun fisiologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arteria-presio sistolikoa eta pultsuaren maiztasuna Valsalvaren maniobra baten aurreko erantzun normalean. 40 mmtako merkurio-presioa 5 segundora aplikatzen da, 20 segundora askatuz.

Erantzun fisiologiko normalak lau fase ditu.[2][3]

  1. Presioaren igoera
    Arnasa botatzeko indarra egitean, toraxaren barruko presioa handitzen da, odola birika-zirkulaziotik ateraraziz, bihotzaren ezkerreko atriorantz. Honen eraginez, maniobraren lehen segundoetan bolumen sistolikoa pixka bat handitzen da.
  2. Zain-itzulera murriztea eta konpentsazioa
    Bularraldearen barruko presioak odola bihotzera itzultzea eragozten du. Bihotzak kanpora bidaltzen duen odol bolumena ere murrizten da. Ilustrazioan 5garren segundotik 14garren segundora ikus daitekeen grafika da. Odol presioa jaistean, odol-hodiak modu erreflexuan marruskatzen dira, presioa pixka bat handituz (15-20 segundo artean). Mekanismo honekin odol presioa ia maila normalera itzultzen da, baina bihotzaren emaria oraindik baxua denez, pultsuaren maiztasuna handitzen da (takikardia konpentsatzailea).
  3. Presioa askatzea
    Toraxeko presioa lasaitzen denean, birika-hodiak eta aorta berriro zabaltzen dira. Hasieran, honek erorketa txiki bat ekartzen du presio sistolikoan (20-23 segundo artean), ezkerreko atriora itzultzen den odol kopurua murrizten delako eta aorta-bolumena handitzen delako. Zainetatik datorren odola toraxean eta bihotzean sartzen da berriz, eta bihotzaren punpatze-ahalmena handitzen da.
  4. Bihotzaren emariaren itzulera
    Bihotzera odol gehiago sartzen da, emaria ere handituz (24 segundotik aurrera); are, ohiko kopurua ere gainditzen du, maila normalera itzuli aurretik. Pultsuaren maiztasuna normaltasunera itzultzen da.
Astronauta Valsalva gailuaren erabilera erakusten

Erdiko belarriaren presioa normalizatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumeneko presioa azkar igotzen denean (urpekaritzan edo hegazkin hegaldien jaitsieran bezala), Eustakioren tronpak itxi egiten dira, presio berdinketa eragotziz eta mina eraginez.[4][5] Hori saihesteko, egoera honetan dauden pertsonek Eustakioren tronpak irekitzen saiatzen dira listua irentsiz, eta belarriaren presioa orekatuz.

Horrek huts egiten duenean, Valsalvaren maniobra erabil daiteke erdiko belarriaren presioa berdintzeko. Kontuan hartu behar da gainpresioak entzumenean kalteak eragiteko arriskua duela[1][4][6] (Valsalva-ren maniobran 20-40 mm-ko Hg presioa sortzen da). Berez, arrisku gutxiago dute Eustakioren tronpak irekitzeko beste maniobrak: listua irenstea edo aharrausi egitea,[4] tensor tympani edo tensor veli palatini muskuluak aktibatzen dituztenak alegia.

Espazio-soineko batzuk "Valsalva gailu" izeneko dispositiboa dute. Erabiltzaileak sudurra blokeatu dezake, soineko barruan Valsalvaren maniobra egin ahal izateko.[7] Honi esker, soinekoa presurizatzean, astronautak presioa berdindu dezake.

Indar-entrenamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalva-ren maniobra indar maximoa sortzeko lagungarria da. Maiz erabiltzen da pisuak altxatzeko ariketetan, hala nola squat, deadlift edo bench press tipokoetan, eta baita pisu olinpikoan erabiltzen diren bi modalitateetan ere.[8]

Minaren erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren maniobrak mina gutxitu dezake ziztada lunbarretan.[9] Kumar et al.-en arabera, pazientea esna dagoela egiten denean, bere erantzun kardiobaskularrak eta autonomikoak baloratzeko balio du, anestesiaren erabilpena optimizatzeko.

Bihotz-erritmoaren erregulazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren maniobra takikardia suprabentrikularra geldiarazteko erabil daiteke.[10][11][12]

Diagnostiko medikoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekokardiograma batekin batera egiten denean, Valsalvaren maniobra bihotzeko anormaltasunak diagnostikatzeko erabil daiteke.[13][2]

Valsalvaren maniobra bizkarrezurreko nerbioen arazoen edo lesioen diagnostiko klinikoan laguntzeko erabiltzen da.[14] Maniobra egitean, bizkarrezur barneko presioa pixka bat handitzen da, eta hau mingarria da neuropatiak daudenean. Arnold–Chiariren malformazioan ere maniobrak zefalea eta mina sortzen du. Valsalvaren maniobra lagungarria izan daiteke bizkarrezurreko zenbait ebakuntzaren ondoren meningeen integritatea egiaztatzeko.

Gongoil linfatiko supraklabikularrak haztatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gongoil linfatiko hauek sakonak direnez, haiek esploratzeko Valsalva eska daiteke: maniobrak biriketako kupulak gorantz bultzatzen ditu, eta gongoilak errazago hazta daitezke.

Aho-antro komunikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren maniobra aho-barrunbearen eta sinu maxilarraren arteko konexioa dagoen diagnostikatzeko erabil daiteke.[15]

Medikuntza urogenitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren maniobra proba urodinamikoetan erabiltzen da, esfinterren euste-ahalmena neurtzeko. Organo pelbikoen prolapsoan ere, Valsalvak organoon jaitsiera maximoa testatzeko balio du.[16]

Abdomeneko herniak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren maniobrak presio abdominala igotzen duenez, abdomeneko hernien diagnostikorako erabil daiteke.

Konplikazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Belarriaren egitura orokorra, Eustakioren tronpa barne.

Barotraumatismoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urpekaritzan, ur-azalera gradualki igotzean, airea berez irteten da gorputzeko barrunbeetatik inolako maniobrarik egin gabe. Horretara, Valsalvaren maniobra ez da beharrezkoa eta, are, saihestu egin beharrekoa da: presioak traumatismoa eragin baitezake belarrian. Gainera, bihotzeko leiho obal iragazkorra duten pertsonetan, nitrogenoz saturatutako odola odol-sistemara iragaz daiteke, deskonpresio-sindrome arriskua handituz. Izatekotan, kontrako belarri-konpentsazio maniobrak erabil daitezke.

Kardiopatietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait kasutan sinkopea, bularreko mina eta arritmiak sortzen dira maniobraren ostean. Hau kontuan hartu beharko da bihotzeko arazoak dituzten pazienteetan (arteria koronarioak, bihotz-balbulak, sortzetiko kardiopatiak).[2]

Valsalvaren erretinopatia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valsalvaren erretinopatia Valsalvaren maniobrari lotutako sindrome patologikoa da,[17][18][2] non erretinaren aurrean odoljarioa gertatzen den. Hau torax barneko presioaren igoera iragankorraren historia duten pertsonetan gerta daiteke, Valsalvaren maniobra egitearekin batera (pisu astunak jasotzean, eztul indartsuan, kaka edo oka egiteko indarra egitean). Odol-jario honek ikusmena galarazi edo nahastu dezake, ikusmen-eremua buxatzen badu. Halere, honek ez du ikusmen galera iraunkorrik eragiten, eta erabat leheneratu ohi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Taylor, D. (1996). «The Valsalva Manoeuvre: A critical review» South Pacific Underwater Medicine Society Journal 26 (1) ISSN 0813-1988. OCLC .16986801.
  2. a b c d e Srivastav, Shival; Jamil, Radia T.; Zeltser, Roman. (2023). «Valsalva Maneuver» StatPearls (Treasure Island (FL): StatPearls Publishing) PMID 30725933.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":0" defined multiple times with different content
  3. Luster, EA; Baumgartner, N; Adams, WC; Convertino, VA. (1996). «Effects of hypovolemia and posture on responses to the Valsalva maneuver» Aviation, Space, and Environmental Medicine 67 (4): 308–13. PMID 8900980..
  4. a b c Kay, E. Prevention of middle ear barotrauma. .
  5. Kay, E. The Diver's Ear – Under Pressure. .
  6. Roydhouse, N.. (1978). «The squeeze, the ear and prevention» South Pacific Underwater Medicine Society Journal 8 (1) ISSN 0813-1988. OCLC .16986801.
  7. «US astronaut grapples with 'tears in space'» spacedaily.com 25 May 2011.
  8. Findley, Brian W.. (August 2003). «Is the Valsalva Maneuver a Proper Breathing Technique?» Strength & Conditioning Journal 25 (4): 52..
  9. Kumar, Chandra Mohan; Van Zundert, Andre A. J.. (2018). «Intraoperative Valsalva maneuver: a narrative review» J Can Anesth 65 (5): 578–585.  doi:10.1007/s12630-018-1074-6. PMID 29368315..
  10. Lim, S. H.; Anantharaman, V.; Teo, W. S.; Goh, P. P.; Tan, A. T. H.. (1 January 1998). «Comparison of Treatment of Supraventricular Tachycardia by Valsalva Maneuver and Carotid Sinus Massage» Annals of Emergency Medicine 31 (1): 30–35.  doi:10.1016/S0196-0644(98)70277-X. PMID 9437338..
  11. Winter, C.; Nagappan, R.; Arora, S.. (2002). «Potential dangers of the Valsalva manoeuvre and adenosine in paroxysmal supraventricular tachycardia - beware preexcitation» Critical Care and Resuscitation 4 (2): 107–111.  doi:10.1016/S1441-2772(23)00765-2. PMID 16573413..
  12. Klabunde, Richard. «Hemodynamics of a Valsalva Maneuver» CV Physiology.
  13. Zuber, M.; Cuculi, F.; Oechslin, E.; Erne, P.; Jenni, R.. (2008). «Is transesophageal echocardiography still necessary to exclude patent foramen ovale?» Scandinavian Cardiovascular Journal 42 (3): 222–225.  doi:10.1080/14017430801932832. PMID 18569955..
  14. Johnson, RH; Smith, AC; Spalding, JM. (1969). «Blood pressure response to standing and to Valsalva's manoeuvre: Independence of the two mechanisms in neurological diseases including cervical cord lesions» Clinical Science 36 (1): 77–86. PMID 5783806..
  15. How Do I Manage Oroantral Communication? Key Points. 19 March 2013.
  16. Bump, Richard C.; Mattiasson, Anders; Bø, Kari; Brubaker, Linda P.; Delancey, John O.L.; Klarskov, Peter; Shull, Bob L.; Smith, Anthony R.B.. (1996). «The standardization of terminology of female pelvic organ prolapse and pelvic floor dysfunction» American Journal of Obstetrics and Gynecology 175 (1): 10–17.  doi:10.1016/S0002-9378(96)70243-0. PMID 8694033..
  17. Gibran, S K; Kenawy, N; Wong, D; Hiscott, P. (2007). «Changes in the retinal inner limiting membrane associated with Valsalva retinopathy» British Journal of Ophthalmology 91 (5): 701–702.  doi:10.1136/bjo.2006.104935. OCLC .1954736 PMID 17446519..
  18. Connor AJ. (2010). «Valsalva-related retinal venous dilation caused by defaecation» Acta Ophthalmologica 88 (4): e149.  doi:10.1111/j.1755-3768.2009.01624.x. PMID 19747224..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]