Uraeus
Uraeusa edo ureusa, Antzinako Egiptoko mitologian, jainko eta faraoien babesle gisa lan egiten zuen suge oso boteretsua zen.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. V. mendean, Goi Egiptoko aditu Horapolonek bere Hieroglyphica lanean erabili zuen hitza da uraeus, hieroglifo idazkeraren interpretazio ideografiko bat erakusten duena. Ordutik, izen hori mantendu da.
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kobra formaduna da batzuetan, Behe Egiptoko koroa gorriarekin
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguzki jainkoen irudikapena zen. Behe Egiptoko babeslea ere izan zen. Kobra, uraeusaren ikur gisa, erregeen ikur babesle nagusia izan zen.
Uadyet jainkosaren irudikapen bat da, jatorria Nilo ibaiaren deltan duena, Behe Egipto sinbolizatuz, eta faraoiaren jainkosa babeslea: haiexek erregetasunaren ezaugarri gisan eraman zezaketen bakarrak ziren. Nekhbet izeneko beste jainkosarekin batera —sai gisa irudikatzen zen— faraoiaren jainkosa babesleak ziren. Faraoiaren tituluetako batek Nebtyren izenak uraeusa darama.
Tenplu askoren goialdean ere irudikatua azaltzen da, baita bitxi, jainko eta faraoien kuttun eta egiptoar koroen zatia osatzen ere.
Kobra eta sugeak berpizkundearen ikur ziren, eta Eguzkiak zerutik eta Duat behe mundutik egiten zituen bidaien eguzki mitoetara lotuta zeuden. Nagusiki, Buton gurtuak ziren eta, hiltzen zirenean, brontze edo zurezko kaxetan uzten ziren, suge irudien erliebeekin grabatuak, batzuetan, giza burua zutena, uraeusa eta koroa bikoitzarekin apaindua.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d1/Winged_sun_sharpe.png/300px-Winged_sun_sharpe.png)