Uludağ
Itxura
Uludağ | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.542 m |
Prominentzia | 1.504 m |
Mota | mendi eta turismo-atrakzioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°04′14″N 29°13′19″E / 40.0705°N 29.222°E |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Bursa probintzia |
Uludağ, lehenago Misiako Olinpo eta Bitiniako Olinpo deitua, Turkiako mendebaldeko Bursa probintzian kokatutako mendia da. Bursatik 30 km hegoaldera dago eta 2.543 mko garaiera du[1]. Erdi Aroan, ermita eta monasterio kristau ugari eraiki ziren inguru honetan. Hortik datorkio Keşiş Dağı ("Lekaideen mendia") izen zaharra. Gaur egun, Turkiako eski eta neguko kirolen gune garrantzitsuena da eta, bertako balio naturalak direla eta, natura parke izendaturik dago[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Turkiako mendirik garaienak Peaklist.org
- ↑ Uludağ National Park Bursa.com.tr