Edukira joan

Ulmo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ulmo, Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da, eta, idazlearen hil ondoko lana den Silmarillionen agertzen da. Ardako uretako Vala bat da, Aratarretako bat. Gainontzeko valarrak ez bezala, Ulmo ez da Valinorren bizi, ezta sikira Amanen ere, baizik eta inguruko itsasoa den Ekkaian, Arda osoa inguratzen duena. Handik, Erdialdeko Lurraldetik eta Iluvatarren Semeengandik, gainontzeko valarrak baino hurbilago dago.

Ulmo, Erdialdeko Lurraldeagatik duen etengabeko arduragatik bereizten da, horregatik bizi da Erdialdeko Lurretik, gainontzeko valarrak baino hurbilago. Esaten denez, itsasoko musika, Ulmok egiten du, bere Ulumuri izeneko adarren bidez.

Ulmoren herriko zenbait Maiar ezagutzen dira:

  • Ossë, ur bizien maia
  • Uinen, ur bareen maia eta Ossëren emaztea
  • Salmar, Ulmori Ulumuriak egin zizkion maia bat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]