Uhin-luzera
Itxura
Uhin-luzera uhin baten periodikotasun espaziala da, edo beste era batera esanda: uhin batean bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa da. Normalean, lambda (λ) hizki grekoarekin izendatzen da.
Erlazioa maiztasunarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]λ uhin-luzerak ν maiztasunarekiko (denbora jakin batean aurki daitekeen tontor kopurua)alderantzizko proportzionala den erlazioa du. Uhin-luzera uhinaren hedapen-abiadura eta uhinaren maiztasunaren arteko zatiduraren berdina da. Uhin elektromagnetikoen kasuan, hedapen-abiadura hau c argiaren abiadura da. Erlazioa honela adierazten da:
non
- λ = uhinaren uhin-luzera den
- uhinaren hedapen abiadura den, eta
- ν = uhinaren maiztasuna den Hertzetan.
Partikulen uhin-luzera kuantikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Louis de Brogliek aurresan zuen, momentu linealdun partikula orok bere uhin-funtzio kuantikoarekin lotuta dagoen uhin-luzera duela, de Broglieren uhin-luzera deitua:
non
- h Plancken konstantea den eta
- p objektuaren momentu lineala den.