Txorroskilero
Itxura
Txorroskileroak labanak eta antzeko tresnak zorrozten zituzten langileak ziren, kalez kale ibiltzen zirenak euren lana eskainiz. Zorrozteko harriak eta beste tresnak bizikleta edo motozikleta baten gainean eramaten zituzten eta horren propulsioa erabiltzen zuten zorrozteko harria birarazteko. Bizilagunen arreta erakartzeko, txirula berezi batekin melodia sinpleak jotzen zituzten. Maiz, labanak zorroztuz gainera euritakoak konpondu ere egiten zituzten. Tradizioz, Euskal Herrian galiziarrak izan dira lanbide honetan ibiltzen zirenak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |