Tximino Erregea
Tximino Erregea | |
---|---|
Journey to the West universe (en) | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Inspiratua | Wuzhiqi (en) , Hanuman, Shi Pantuo (en) eta Wukong (en) |
Datu biografikoak | |
Jaiotza-izena | 石猴 |
Jaiotza | Mount Huaguo (en) |
Sexua | gizonezkoa |
Bestelakoak | |
Irakasleak | Xuanzang (en) eta Subhuti (en) |
Tximino Erregea (txineraz Sun Wukong (孫悟空), japonieraz Son Gokū (そん ごくう)[oh 1][1]) Txinako izaki legendario bat da, bereziki ezaguna XVI. mendeko Mendebaldera Bidaia liburuagatik (西遊記/西游记) eta ondoren egindako istorio eta adaptazio askorengatik. Tximino Erregearen jatorria eleberria baino askoz zaharragoa da, eta Hanuman tximino-jainko hinduraino edo Song dinastiako Ramayanaraino hedatzen da[2]. Eleberrian, harri batetik jaiotako tximino batek naturaz-gaindiko botereak lortzen ditu taoismoaren praktikak jarraituz. Zeruaren aurka matxinatu ostean, Budak mendi baten azpian kartzelaratzen du, eta beranduago Tang Sanzang monjearekin bidaia bat egiten du mendebaldera (Indiara) budisten sutrak lortzeko.
Tximino Erregeak indar oso handia du; gai da bi mendi zerutiarren pisua garraiatzeko bere bizkar gainean "meteoro baten abiaduran" korrika egiten duen bitartean. Gai da, era berean, 108.000 li bidaiatzeko korrikaldi bakar batean[3]. Sun Wukongek 72 Lurraren transformazioak ere ezagutzen ditu, eta horregatik gai da hainbat animalia eta objekturen itxura hartzeko. Era berean, gerlari aparta da, zeruko gerlaririk onenak garaitzeko gai baita. Bere ileak ezaugarri magikoak ditu, Tximino Erregearen klonak egiteko gaitasuna baitu, eta, aldi berean, ileak arma, animalia edo objektuen antza har dezake. Eguraldia manipulatzeko gai da eta pertsonak geldiaraz ditzake magia erabilita[4].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dragoi Bolako Son Goku Tximino Erregean oinarrituta dago, hein batean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) ddrury. From Sun Wukong to Son Goku: Mythology in Graphic Novels – The Graphic Novel. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Shahar, Meir, 1959-. (2008). The Shaolin monastery : history, religion, and the Chinese martial arts. University of Hawai'i Press ISBN 978-1-4356-6648-1. PMC 259735411. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Hargett, James M.; Ch'eng-en], [Wu; Yu, Anthony C.. (1978). «The Journey to the West» World Literature Today 52 (2): 340. doi: . ISSN 0196-3570. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- ↑ Wu, Chengen, med 1500-1582.. (2011). Journey to the West. Foreign Language Press ISBN 978-7-119-01778-5. PMC 858853367. (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Literatura-pertsonaiak
- Fikziozko tximinoak
- Tximino mitologikoak
- Jainko tranpatiak
- Jainko magikoak
- Txinatar jainkoak
- Borroka artista antropomorfikoak
- Txinatar mitologia
- Budismoa Txinan
- Fikziozko monje budistak
- Itxuraldatzeko gai diren pertsonaiak
- Tamaina aldatzeko gaitasuna duten pertsonaiak
- Euren burua bikoiztu dezaketen pertsonaiak
- Gizakiaz gaindiko abiaduran mugitu daitezkeen pertsonaiak
- Magia erabiltzen duten fikziozko pertsonaiak