Edukira joan

Txikipedia:Bastida (Araba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bastida 2007 9 27
Bastidako eliza eta plaza
Escudo de Labastida
Bastidako armarria
Bastidako taula
ADMINISTRAZIOA
Estatua: Espainia
Lurraldea: Araba
Izen ofiziala: Labastida/Bastida
Herritarra: Bastidar
DEMOGRAFIA
Biztanleria: 1566 (2023)
EUSKARA
Euskaldunak: %28,32 (2010)
Etxeko erabilera: %9,27 (2016)
DATU GEHIGARRIAK
Sorrera data: 1196

Bastida herri bat da, Arabako Errioxan kokatuta dago eta 1.566 pertsona bizi dira (2023). Bastida Gatzaga Buradonekin lotuta dago. Ebro ibaia herritik pasatzen da. Bastidan mendi bat dago, Toloño izena duela, bi punta daude eta punta bakoitzean postontzi bat dago. Bastidan bisitatzeko leku politak daude. Gasteizera 45km daude (30 minutu direla, gutxi gorabehera)

Ingurune naturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastida Toloño (1.271m) mendiaren hego magalean dago. Toloño Bastidako mendia da, Ebro ibaia ezkerraldean dago. Udalerria laua da, iparraldean izan ezik.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean: Arabako Urizaharra eta Zanbrana.

Hegoaldean: Errioxako Briones, Gimileo eta San Vicente de la Sonsierra.

Ekialdean: Arabako Urizaharra eta Errioxako San vicente de la sonsierra.

Mendebaldean: Errioxako Briñas eta Haro.

Herriaren sortzea Erdi Aro goiztiarreko Toloñoko gazteluarekin lotzen da. Hortaz Bastidak armada militar handia izan zuen. 17. (XVII) eta 18. (XVIII) mendeetan 3.000 bizilagun inguru zeuden herrian. Espainako Guda Zibilaren denboran, ia 30 bastidar hil zituzten. 1.974an Gatzaga Buradon udalerria bereganatu zuten.

Gaur egun gaztelania nagusia da. Udalerrian ikastola bat dago, Bastida Ikastola izenekoa. Gainera bost aldiz Araba Euskaraz festa ospatu da Bastidan. 1989, 2004, 2008, 2012 eta 2017an ospatu dira. 2025ean Bastida Ikastolaren alde egingo da.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi jai ezagun daude.

1. La ronda (abenduraren 8an da)

2. Kristoko jaiak (azaroak 16,17 eta 18an dira)

3. Bastidako jaiak (abuztuaren 10aren ondoren)

4. San Gineseko jaiak (maiatzaren 22an)

5. Artzainen festa (abenduaren 31n)

6. Santa Luzia (maiatzaren 21ean)

7. Gau beltza (urriaren 31n)

8. Larunbatero azoka dago.