María Eva Duarte de Perón, izengoitiaz Evita, eta jaiotza izenaz Eva María Ibarguren, (Los Toldos, Buenos Aires, 1919komaiatzaren 7a - Buenos Aires, 1952kouztailaren 26a) argentinar aktore eta politikari nabarmena izan zen. Peronismo izenaz ezagutzen den mugimendu politikoko eragile nagusia izan zen 40ko eta 50eko hamarkadetan, eta giza eskubideen aldeko ekintzaile garrantzitsua izan zen. Lurjabe handiek osatutako oligarkiaren, pobreziaren eta desberdintasun ekonomikoaren aurka, eta langileen, emakumeen eta babesgabeen eskubideen alde egin zuen borroka nagusiki. Bere irudiak eztabaida handiak eragin izan ditu Argentinan, peronismoaren lehen agintaldia jarraitu zuten estatu kolpe militarrek bere aipamen oro debekatu egin zuten hogei urtez, eta gaur egun ere muturreko grinak pizten ditu.
- Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen (irudia) izatea lehenbizikoz frogatu dute. Eitb.eus