Edukira joan

Tom Smith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tom Smith
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas James Smith
JaiotzaLondres1971ko urriaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLibourne2022ko apirilaren 6a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
HeziketaEmanuel School (en) Itzuli
Rannoch School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
CA Brive Corrèze Limousin1999-2001
Northampton Saints2001-2009
Dundee HSFP (en) Itzuli1990-
Watsonians RFC (en) Itzuli-1995
Glasgow Warriors1998-1999
Eskoziako errugbi selekzioa1997-2005
British and Irish Lions1997-2001
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua108 kilogramo
Altuera178 zentimetro

Thomas James Smith (Londres, 1971ko urriaren 31Libourne, 2022ko apirilaren 6a)[1] eskoziar errugbilaria eta entrenatzailea izan zen. Eskuineko harroin postuan aritu zen Glasgow Warriors, CA Brive eta Northampton Saints taldeetan, eta baita Eskoziako selekzioan eta British and Irish Lionsen ere.[1] Erretiratu ostean, entrenatzaile aritu zen.

Londresen jaio zen, aita ingelesa eta ama eskoziarra zituela. Amateur garaian Dundee High School FP eta Watsonians taldeetan jokatu zuen. Aro profesionala iritsi zenean, Caledonia Redsera batu zen. Ondoren Glasgow Warriorsen, CA Briven eta Northampton Saintsen jokatu zuen, 2009an erretiratu zen arte.

1997ko otsailaren 1ean egin zuen debuta Eskoziako errugbi selekzioarekin, Twickenhamen, Ingalaterraren aurka. 1997 eta 2005 bitartean, 61 partida jokatu zituen talde nazionalarekin,[2] eta kapitaina izan zen 2001ean. British and Irish Lionsekin, Hegoafrikako biran parte hartu zuen 1997an, eta Australiakoan 2001ean.

Edinburgh Rugbyko eta Lyon OUko aurrelarien entrenatzailea izan zen, eta Doncaster Knightseko entrenatzaile-burua. 2022ko apirilaren 6an hil zen, minbiziak jota.[3]

Eskoziako selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

British and Irish Lions

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 6 partida (1997an Hegoafrikan, 2001ean Australian)[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Lions and Scotland legend Tom Smith dies aged 50. lionsrugby.com 2022-4-6 (Noiz kontsultatua: 2022-4-7).
  2. a b c Tom Smith. rugbyworld.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-10).
  3. ‘One of the greats’: Tom Smith, former Scotland and Lions prop, dies aged 50. theguardian.com 2022-4-6 (Noiz kontsultatua: 2023-4-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]