Edukira joan

Tibeteko goi-lautada

Koordenatuak: 33°N 88°E / 33°N 88°E / 33; 88
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tibeteko goi-lautada
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko eta goi-lautada
Luzera2.500 km
Zabalera1.000 km
35.555
Azalera2.500.000 km²
Geografia
Map
Koordenatuak33°N 88°E / 33°N 88°E / 33; 88

Tibeteko goi-lautada[1] —batzuetan Tibeteko goi-ordokia[2] edo Tibet eta Qinghaiko goi-ordokia izenaz ere aipatua— Ekialdeko Asiako goi-ordoki handia da, Tibet, Txinako Qinghai eta Kaxmirreko Ladakh artean kokatuta. Batez besteko altuera 4.500 metrokoa denez, "munduko teilatuaz" ezizenez ezaguna da. Azalera 2,5 miloi kilometro karratutakoa da (Texas edo Frantziarena lau aldiz).

Tibeteko goi-ordokia munduko mendirik altuenen inguratuta dago: ipar-mendebaldean Kunlun mendilerroa du, Tarim arroaren muga; ipar-ekialdean Qilian mendiak, Gobi basamortuaren muga; hegoaldean Yarlung Tsangpo ibaiaren harana, Himalaiaren muga; ekialdean eta hego-ekialdean Saluen, Mekong eta Yangtze ibaien iturriak eta mendebaldean Kaxmirko iparraldean dagoen Karakorum ditu.

Munduko ibai nagusi batzuk goi-ordoki honetan dute iturria: tartean, Ibai Urdina , Ibai Horia, Indus, Satluj, Yarlung Tsangpo (Indian Brahmaputra izenaz ezaguna), Mekong, Irawadi edo Salween.

Baditu zenbait laku gazi, adibidez Tso Ngonpo, Nam Tso, Dagze Tso, Yamzho Yumco, Puma Yumco edo Paiku.

Himalaia mendikatea goi-ordokiaren hegoaldean.

Eskualdeko klima lehorra eta hotza da oso, Himalaia mendi garaiek oztopo egiten baitiete hegoaldeko montzoi haizeei eta haiek ekartzen dituzten euriei. Aireak itsas-mailan duen %60a oxigeno du.

Tenperatura hotza izaten da mendialdean (5.500 m ingurutik gora elurra urte osoan) eta epelagoa ibarretan. Hiriburuan adibidez (3.600 m) batez beste 0 °C inguru izaten dira neguan eta 17 °C udan. Tenperatura aldaketa handiak izaten dira egunean zehar, goizak eta gauak oso hotzak baitira. Bestalde haize hotz eta lehorrari esker labore aleak luze irauten dute (50-60 urte) biltegietan eta ez da izaten izurriterik.

Eguraldia dela eta mendietan eta iparraldeko eta erdialdeko goi-ordokietan artzain nomadak besterik ez dira bizi. Brahmaputraren arroan klima epelagoa da eta laboreak lantzen dira horri esker.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]