Edukira joan

Tiananmen plazako protestak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiananmen plazako protestak
Irudia
Map
Motamanifestazio
sarraski
Honen izena daramaTiananmen plaza
Honen parte daGerra Hotza
Denbora-tarte1989ko apirilaren 15a - 1989ko ekainaren 4a
Data1989
KokalekuTiananmen plaza
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Pertsona hilak10.454
Osatuta
Hashtag#TiananmenSquareMassacre

Tiananmen plazako protestak, Tiananmen plazako sarraskia edo Tiananmen plazako matxinada Txinako Herri Errepublikan 1989ko apirilaren 15 eta ekainaren 4aren artean gertaturiko manifestaldiak izan ziren. Protestek Askapenerako Herri Armadak mobilizazioa bertan behera utzi zuen lekuaren izena daramate, Beijingeko Tiananmen plaza hain zuzen ere. Manifestariak hainbat taldetako kideak izan ziren: Txinako Alderdi Komunista zapaltzaile eta usteltzat zuten intelektualak, inflazioa eta langabeziaren aurka aritzen ziren langileak, demokrazia eskatzen zuten ikasleak, eta abar. Hu Yaobangen heriotzak protestak piztu zituen.

Txinako Alderdi Komunistaren baitan desadostasunak zeuden protestak amaitzeko moduari buruz. Azkenean protestak itoaraztea erabaki eta maiatzaren 20an gerra-legea ezarri zuen. Ekainaren 3ko gauean tankeak eta infanteria bidali zituen plazara[1]. Hildakoen kopurua ezezaguna da[2]: 400-800 (CIA), 2.600 (Txinako Gurutze Gorriaren iturri ezezagunak). 7.000 eta 10.000 zaurituen artean ere izan ziren. Gero, protesten bultzatzaileak atxilotzeari ekin eta nazioarteko hedabideak egotzi zituen.

Nazioartean, Txinako Gobernuaren jarrera gaitzetsi zuten. 1989an tankearen aurrean zutik iraun zuen manifestari gaztearen argazkiak World Press Photo saria irabazi zuen.

1978tik, Deng Xiaopingek erreforma politiko eta ekonomikoak abian jarri zituen eta pixkanaka merkatu-ekonomia izenekorantz eta politika liberalizatuta hurbildu zen eta Mao Zedongengandik urrundu. 1989 hasieran, erreforma politiko eta ekonomiko hauek Gobernuarekiko kritikak eragin zituen.

Lehen taldeak intelektualak eta ikasleak biltzen zituen eta hauen ustez, erreformak ez ziren nahikoak eta Txinak sistema politikoa aldatu egin behar zuen, erreforma ekonomikoak abeltzainengan eta fabrikako langileengan bakarrik zuelako eragina. Gainera, intelektualen irabaziak oso txikiak ziren erreformaren ondorioz. Txinako Alderdi Komunistaren kontrol politiko eta sozialarekin ez zeuden ados. Gainera, talde honek liberalismoa ezagutzen zuen, Sobiet Batasunak hasi zuen Mijail Gorbatxovekin glasnost izenez. Bigarren taldea, hirietako industria langileek osatzen zuten eta erreformak urrutiegi joan zirela uste zuten. Erreforma ekonomikoek inflazioa eta langabezia eragin zuten eta euren ustez, langileen bizitzeko modua arriskuan zegoen.

1989an, Gobernuari babesa ematen ziotenak landetako baserritarrak ziren, 1980. hamarkadan euren aberastasuna igo egin zutela ikusi zutelako, Alderdiak egin zituen erreformen ondorioz. Hala ere, babesa ez zen indartsua, estatuan zehar sakabanatuta zeudelako eta ez zeuden oso antolatuta eta gainera mobilizatzeko arazoak izan zituzten. Hiriko taldeak, ordea, eskoletan eta talde-lanetan antolatuta zeuden.

Sua piztu zuen gertaera, Hu Yaobangen, Txinako Alderdi Komunistako Komite Nagusiaren Idazkari Orokoraren, heriotza (gaixotasunez) izan zen. 1987eko otsailean, Deng Xiaopingek gobernutik kanporatu zuen. Hu liberala zela ikusten zen eta 1987eko ikasle-protestei erantzunez bera kanporatzea ez zen egokitzat ikusi zenbait pertsonengan. Huren heriotzak Txina Herri Errepublikako biztanleak ondorengoa kritikatzera bultzatu zituen errepresio politikoa espero gabe, izan ere, arraroa izango litzateke Alderdiko Idazkari Orokorraren hiletan herria kanporatzea.

Protesten hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protestak istilu txikiekin hasi ziren, Hu Yaobangen esaldiekin eta alderdiari Huren irudiaren ingurua zuten ikuspegi ofiziala aldatzeko eskatzen zuten. Poliziarekin izandako istiluen ondoren protestak handitu egin ziren eta ikasleek Txinako komunikabideak eure jarduera desitxuratzen ari zirela pentsatzen zuten, protestak areagotzea eraginez. Huren hiletan, ikasle talde handi bat Tiananmen plazan zegoen eta Ling Peng Lehen Ministroarekin elkartzea eskatu zuten, hau da, Huren etsai politikoarekin. Eskaera hau ez zen onartua izan. Ondorioz, ikasleek Pekineko unibertsitateetan greba egitea erabaki zuten. Apirilaren 26an, Herri Aldizkariaren editorial batean, Deng Xiaopingek egindako barne eztabaidan, ikasleei leporatu zitzaien gertaere errua. Ikasleak gehiago haserretu ziren eta apirilaren 29an, Pekingo kaleetan 50.000 ikasle batu ziren, agintarien mezuei men ez eginez.

Protestak Tiananmen plazan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko ekainaren 5ean, Pekinen, Jeff Widener, Associated Presseko langilea, Beijing hoteleko seigarren solairuan zegoen. Kazetari grafikoa zen, eta Txinako hiriburura joana zen apirilaren 15ean hasitako Tiananmen plazako protestaldien berri ematera. Aurreko asteetan, hainbat gizarte taldeko kideek, intelektual, langile zein ikasleek bat egin zuten, batzuek gobernu komunistaren ustelkeria eta errepresioaren aurka egiteko, besteek herrialdea langabeziak eta inflazioak jota zegoela salatzeko. Bezperan, gobernuak armadaren tankeak eta infanteria bidali zituen Tiananmenera, protestaldia indarrez itzaltzera. CIAk 400-800 hildako izan zirela esan zuen;, Gurutze Gorriaren esanetan aldiz, 2.600 lagun inguru hil zituzten[3].

Biharamunean, argazkilariak, gelako leihotik, tanke ilara ikusi zuen 800 bat metrora, Tiananmen plazatik minutu eskasera, Betiereko Bakearen etorbidean gora. Eta bat-batean, gazte bat tanke ilararen aurrean paratu zen, bakar-bakarrik, poltsa bana eskutan, tankeei alde egiteko keinuak eginez. Ilarako lehen tankea gazteari iskin egiten saiatu zen. Baina gazteak bidea oztopatu zion. Tankeak geldiarazi, lehenengoaren gainera igo eta gidariarekin hizketan hasi zen[3].

Widenerrek urte hartako World Press Photo saria lortu zuen une hura argazkian eta bideoan jasotzeagatik. “Errebelde ezezaguna” edo “tankeen gizona” mito bihurtu zen. Haren izena, ordea, ez dakigu, ezta zer gertatu zitzaion ere[3].

Tanke gainetik jaitsi eta hainbat zibilek jende artera eraman zuten gaztea. Askoren ustez, uniformerik gabeko soldaduak edo poliziak ziren. Hortik aurrerakoak espekulazioak baino ez dira. The Sunday Express egunkari ingelesaren esanetan, Wang Weiling izeneko 19 urteko ikaslea zen, baina horren frogarik ez dago. 1999an Bruce Herschensohn AEBetako Nixon presidentearen aholkulari izandakoak handik aste gutxira hil zutela esan zuen. Beste iturri batzuek Tiananmeneko gertakariak amaitu eta hainbat hilabetera fusilatu zutela diote. Eta bada bizirik dagoela dioenik ere, eta Txina kontinentalean edo Taiwanen bizi dela. Jiang Zeminek, Alderdi Komunistaren orduko idazkari nagusiak, zera esan zuen: “Ez dut uste hil zutenik”. Baina 2005ean, lekuko zuzen batek, Charlie Cole argazkilariak, gaztea han bertan atxilotu zutela esan zuenean, bizirik topatzeko itxaropenak are gehiago itzali ziren[3].

1998ko apirilean, Time aldizkari estatubatuarrak XX. mendean eragin handiena izan zuten 100 pertsonen zerrenda argitaratu zuen[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tiananmen, historia isildua» Berria 2009-06-04.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Tiananmen plazako sarraskia gogoan» Berria 2008-06-05.
  3. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Errebelde ezezaguna», Argia, 2009-06-14, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]