The Third Man
The Third Man (euskaraz, Hirugarren Gizona) 1949an Carol Reedek zuzendutako filma da. Graham Greenek idatzi zuen gidoia. Hurrengo urtean gidoia prestatzeko idatzi zuen eleberria plazaratu zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala, Holly Martins (Joseph Cotten) estatubatuar idazle xumea AEBk, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatu berri duten Viena hirira ailegatu berri da, han haurtzaroko Harry Lime (Orson Welles) adiskide minarekin elkartzeko asmotan, baina bertaratu bezain azkar adiskidea zendu egin dela berri emango diote.
Holly ez lur eta ez zeru geldituko da. Hiletaren ostean, britainiar poliziek (Bernard Lee eta Trevor Howard) Hollyri bere adiskide Harry merkatu beltzeko penizilina salerosketan barru-barruraino sartua zegoela berri emango dio, hark uste ez bezala gizon iluna zela ohartaraziz. Hasiera batean Martinsek ez dio britainiar poliziari sinesten, halere bere adiskidea egoera bitxian hil zenez, haren heriotzaren inguruan bere kaxa ikertzen hasiko da, piskanaka haren inguruko hirukote bitxi eta susmagarria topatuko duelarik, Kurtz baroia (Ernst Deutsch), Popescu (Siegfried Breuer) eta Winkel doktorea (Erich Ponto), ikerketa horretan Harryren neskalaguna zen Anna (Alida Valli) ere ezagutuko du, ikerketa aurrerantz doan einean Martins hartaz maiteminduko delarik.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseph Cotten: Holly Martins
- Alida Valli: Anna Schmidt
- Orson Welles: Harry Lime
- Trevor Howard: Calloway maiorra
- Wilfrid Hyde-White: Crabbin
- Bernard Lee: Paine sarjentua
- Erich Ponto: Winkel doktorea
- Ernst Deutsch: Kurtz baroia
- Siegfried Breuer: Popescu
- Paul Hoerbiger: Atezaina
- Annie Rosar: Atezainaren emaztea
- Hedwig Bleibtreu: Annaren neskamea
- Alexis Chesnakov: Brodsky
- Herbert Halbik: Hansl
- Paul Hardtmuth: Sacher'sen atezaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948ko filmak
- 1949ko filmak
- Carol Reedek zuzendutako filmak
- Graham Greenek idatzitako filmak
- Orson Wellesek idatzitako filmak
- Alexander Kordak idatzitako filmak
- Orson Wellesek antzeztutako filmak
- Joseph Cottenek antzeztutako filmak
- Alida Vallik antzeztutako filmak
- Trevor Howardek antzeztutako filmak
- Bernard Leek antzeztutako filmak
- Wilfrid Hyde-Whitek antzeztutako filmak
- Paul Hörbigerrek antzeztutako filmak
- Hedwig Bleibtreuk antzeztutako filmak
- Carol Reedek antzeztutako filmak
- Geoffrey Keenek antzeztutako filmak
- Robert Brownek antzeztutako filmak
- Alexander Kordak ekoitzitako filmak
- David O. Selznickek ekoitzitako filmak
- Carol Reedek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Espioitza filmak
- Gerra Hotzari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Urrezko Palma irabazi duten filmak
- Vienan girotutako filmak