The North Face
The North Face | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, filiala eta enpresa |
Jarduera sektorea | jantzigintza eta Txikizkaria |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | outerwear (en) , bizkar-zorro, kanpadenda, lo-zaku, sports equipment (en) , jantzi, jantzi-osagarri, outdoor gear (en) eta travel gear (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Entreprise Unipersonnelle A Responsabilité Limitée Les Paturins (en) |
Jabea | VF Corporation (en) |
Historia | |
Sorrera | 1968 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
The North Face, Inc. kirol arropa eta osagarrien ekoizle estatubatuarra da, egun VF Corporationen parte dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa 1966an sortu zen, San Frantziskon, Douglas Tompkinsek eta Dick "Hap" Kloppek denda-talde bat sortu zutenean, denborarekin egungo izena hartu zuena. Izen hori aukeratu zen; izan ere, ipar hemisferioko mendizaletasunean, mendi baten iparraldea (ingelesez: north face) hotzena da, eta baldintza klimatologiko gogorrenak dituena, batez ere neguan; beraz, eskalatzeko zailena da. 1980an, eskiatzeko arropa gehitu zitzaion produktuen lerroari, eta, azkenik, kanpatzeko materiala ere bai. The North Face VF Corporationen filiala eta taldeak jabetza osoa du orain.
Kaliforniako Alameda herrian du egoitza, JanSport bere neba korporatibotik gertu. Elkarrekin, JanSport eta The North Face enpresek Estatu Batuetan saltzen diren motxila txiki guztien erdia egiten dute.
Polemika: ezkutuko publizitatea Wikipedian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzean, The North Face arropa-konpainiak jakinarazi zuen Leo Burnett Tailor Made marketin-agentzia kontratatu zuela Wikipedian argitaratutako aire zabaleko turismo-helmugetako irudi batzuk ordezteko, konpainiaren arropa zuten helmuga berberetako irudiekin, haren izena eta logotipoa ikusgai, eta, horrela, ezkutuko publizitatea Googleren emaitzen gailurrera eraman zuen.[1] Gertaeraren berri izan ondoren, Wikipediako administratzaile taldeak argazkiak itzuli zituen. Wikimedia Fundazioak ekintza gaitzetsi zuen, prentsa ohar batean adierazi zuenez, «The North Face taldeak Wikipedian arropa gehiago saltzeko jarri duzun konfiantzaz baliatzen denean, haserretu egin behar zara. Edukia helburu komertzialekin soilik eranstea Wikipediaren politiken, asmoaren eta misioaren aurka doa zuzenean».[2][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Diaz, Ann-Christine. «The North Face used Wikipedia to climb to the top of Google search results» adage.com.
- ↑ (Ingelesez) Wikimedia Foundation. (2019/05/29). Let’s talk about The North Face defacing Wikipedia. .
- ↑ (Ingelesez) Mervosh, Sarah. (2019/05/30). «North Face Edited Wikipedia’s Photos. Wikipedia Wasn’t Happy» The New York Times.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- enpresaren webgunea (Ingelesez)