The Money Pit
The Money Pit | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | The Money Pit |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Benjamin |
Gidoigilea(k) | Shelley Long |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Spielberg |
Konpainia ekoizlea | Amblin Entertainment |
Edizioa | Jacqueline Cambas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michel Colombier |
Argazki-zuzendaria | Gordon Willis (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
The Money Pit (euskaraz Diru Galera) 1986ko Richard Benjamin estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Tom Hanks, Shelley Long, Joe Mantegna, Maureen Stapleton eta Alexander Gudonov aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak literalki Diru Zuloa edo Diru Putzua esan nahi du, dirua zeozertan alferrik botatzen den zulo edo putzuaren esanahiarekin, Hego Euskal Herrian "Etxe Hau Hondamendi Bat Da" (gaztelaniaz "Esta casa es una ruina") izenburuaz estreinatu zen, Ipar Euskal Herrian aldiz, "Hausteko Zorian Dagoen Etxola" (frantsesez "Une baraque à tout casser").
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna (Shelley Long) biolinjole erakargarria Walter (Tom Hanks) mutilagunarekin batera Max (Alexander Godunov) senar ohiaren solairura bizitzera joan berri da. Senarra hortaz ohartzean bikote gaztea beste etxe batera lekualdatzera derrigortua egongo da.
Walterren adiskidea den eskrupulurik gabeko etxe-saltzaile batek bikoteari etxe bat salgai dagoela adieraziko die, etxe hori hiriaren kanpoaldean dagoen sekulako "pagotxa" omen da. Bikotea etxearen jabea den Estelle (Maureen Stapleton) izeneko emakume bitxiarekin elkartu eta hark Carlos senarra (John van Dreelen) israeldarrek Hitlerren igerilekuko langilea izatea leporatu eta atxilotu omen dutenez etxea salgai jarri beharra izan duelako istorio xelebrea kontatuko die. Bikoteak etxea erostea erabaki eta bertan bizitzen jartzen diren unetik aurrera heuren etxe "berriarekin" sekulako komediak pasako dituzte...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Hanks: Walter Fielding Jr.
- Shelley Long: Anna Crowley
- Alexander Godunov: Max Beissart
- Maureen Stapleton: Estelle
- Joe Mantegna: Art Shirk
- Philip Bosco: Curly
- Josh Mostel: Jack Schnittman
- Yakov Smirnoff: Shatov
- Carmine Caridi: Brad Shirk
- Brian Backer: Ethan
- Mia Dillon: Marika
- John van Dreelen: Carlos
- Douglass Watson: Walter Fielding Sr.
- Tetchie Agbayani: Florinda Fielding
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Money Pit filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- The Money Pit filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1986ko filmak
- Richard Benjaminek zuzendutako filmak
- Shelley Longek idatzitako filmak
- Tom Hanksek antzeztutako filmak
- Shelley Longek antzeztutako filmak
- Alexander Godunovek antzeztutako filmak
- Maureen Stapletonek antzeztutako filmak
- Joe Mantegnak antzeztutako filmak
- Philip Boscok antzeztutako filmak
- Josh Mostelek antzeztutako filmak
- Mike Starrrek antzeztutako filmak
- Frankie Faisonek antzeztutako filmak
- Nestor Serranok antzeztutako filmak
- Michael Jeterrek antzeztutako filmak
- Wendell Piercek antzeztutako filmak
- Yakov Smirnoffek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Long Islanden girotutako filmak