The Cardinal
The Cardinal (euskaraz Kardinala) 1963ko Otto Preminger austriar-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Tom Tryon, Romy Schneider eta Carol Lynley aktoreek antzeztu zuten. John Huston zinema zuzendari ospetsuak Glennon kardinalaren papera antzeztu zuen.
Henry Morton Robinson estatubatuar idazlearen 190eko izenburu berdineko The Cardinal eleberrian oinarritua dago, hartan fikziozko Stephen Fermoyle apaiza gaztearen bizitza kardenala izendatzen duten arte kontatzen delarik, New Yorkeko Francis Spellman (1889 - 1967) artzapezpiku eta kardinalaren bizitzan oinarritua dago.
Zuzendari onenaren Oscar Saria (Otto Preminger) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren (John Huston) izendapenak jaso zituen, bai eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Urrezko Globo Sariaren (John Huston) izendapena ere. John Huston zinema zuzendariaren aktore debut ofiziala izan zen, aurretik zenbait filmetan agerpen laburrak ere burutu baizituen, tartean 1948an berak zuzendutako The Treasure of the Sierra Madre filmearen hasieran burututakoa.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917an Bostongo irlandar jatorriko Stephen Fermoyle (Tom Tryon) apaiza izendatu eta berehala jerarkia katolikoan gorunzko bidea hartzen hasiko da. Halere, ibilbide honetan zehar hainbat egoera zail eta arriskutsuei aurre egin beharko die, Austriako egonaldian naziei nahiz berak jasandako krisi pertsonalak gainditu eta etxean bertan ere bere familian sorturiko arazoei aurre egin beharko die, honela bada, Bostongo jerarkian goruntz egin, Vaticanoko kurian sartzea lortu eta Bigarren Mundu Gerraren hastapenetan kardinal izendatuko dutelarik.
Filma honen argumentuak katolikoen nahiz sinisdunak ez diren ikuspuntutik aski interesgarriak diren gai sozialak ere ukitzen ditu, tartean ezkontza, apaizen eta laikoen arteko maitasuna eta adiskidetasunaren arteko muga, sexualitatea, abortua, arrazakeria, faxismoa eta gerra.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Tryon: Stephen Fermoyle
- Carol Lynley: Mona Fermoyle / Regina Fermoyle
- Dorothy Gish: Celia Fermoyle
- Maggie McNamara: Florrie Fermoyle
- Bill Hayes: Frank Fermoyle
- Cameron Prud'Homme: Din Fermoyle
- Romy Schneider: Annemarie von Hartman
- Cecil Kellaway: Monaghan monsinorea
- Raf Vallone: Quarenghi kardinala
- Loring Smith: Cornelius J. Deegan
- John Saxon: Benny Rampell
- James Hickman: Aita Lyons
- Berenice Gahm: Rampell jauna
- John Huston: Glennon kardinala
- Jose Duvall: Ramon Gongaro (Jose Duval gisa)
- Peter MacLean: Aita Callahan
- Robert Morse: Bobby eta bere Adora-Belles
- Burgess Meredith: Ned Halley erreberendoa
- Josef Meinrad: Innitzer kardinala
- Wolfgang Preiss: SSko jenerala
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Cardinal filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Cardinal filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
Otto Premingerren lanak | ||
---|---|---|
1930eko hamarkadako filmak: Die große Liebe • Under Your Spell • Danger, Love at Work • Kidnapped |
- 1963ko filmak
- Otto Premingerrek zuzendutako filmak
- Robert Dozierrek idatzitako filmak
- Tom Tryonek antzeztutako filmak
- Romy Schneiderrek antzeztutako filmak
- Carol Lynleyk antzeztutako filmak
- Jill Haworthek antzeztutako filmak
- Raf Vallonek antzeztutako filmak
- John Saxonek antzeztutako filmak
- Burgess Meredithek antzeztutako filmak
- Ossie Davisek antzeztutako filmak
- Dorothy Gishek antzeztutako filmak
- Tullio Carminatik antzeztutako filmak
- Maggie McNamarak antzeztutako filmak
- Bill Hayesek antzeztutako filmak
- Cecil Kellawayk antzeztutako filmak
- John Hustonek antzeztutako filmak
- David Opatoshuk antzeztutako filmak
- Peter Weckek antzeztutako filmak
- Vilma Degischerrek antzeztutako filmak
- Wolfgang Preissek antzeztutako filmak
- Wolf Albach-Rettyk antzeztutako filmak
- Arthur Hunnicuttek antzeztutako filmak
- Chill Willsek antzeztutako filmak
- Murray Hamiltonek antzeztutako filmak
- Robert Morsek antzeztutako filmak
- Dan Whitek antzeztutako filmak
- John Dierkesek antzeztutako filmak
- Loring Smithek antzeztutako filmak
- Pat Henningek antzeztutako filmak
- Doro Merandek antzeztutako filmak
- Otto Premingerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Katolizismoari buruzko filmak
- Apaiz katolikoei buruzko filmak
- Biografia filmak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- XX. mendean girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Bostonen girotutako filmak
- Vienan girotutako filmak
- Erroman girotutako filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak