Tarasio
Tarasio | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Konstantinopla, 730 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Konstantinopla, 806ko otsailaren 25a (75/76 urte) | ||||
Familia | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | patriarka | ||||
Santutegia | |||||
Otsailaren 18 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Tarasio Konstantinoplakoa edo San Tarasio (grezieraz: Ταράσιος; Konstantinopla, 730 – 806ko otsailaren 25a) Konstantinoplako patriarka izan zen 784ko abenduak 25etik hil zen arte, 806an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tarasio, Konstantinoplan jaio eta hil zen. Maila altuko epaile baten semea, haurtzarotik izan zuen beste familia garrantzitsu batzuekin harremana, azken aitalehena izan zen Foziorena kasu. Tarasiok, karrera bat egin zuen administraritza laikoan, eta idazkari inperiala (asekretis) izatera pasa zen. Kargu honetan, Ikonodulak zein inperioko aginduak betetzea gogoko zituenez, Irene enperatrizak, aitalehen izendatu zuen 784an, garai hartan laikoa zen arren. Baina, ondo hezitako bizantziar oro bezala, teologian oso aditua zen. Aitalehen izendatua izateko, Tarasio, korrika eta presaka, apaiz ordenatua izan zen.
787an, Nizeako II. kontzilioan parte hartu zuen, eztabaida ikonoklasta ebazteko. Eztabaidek iraun zuten bitartean, zenbait nahaspila sortu ziren. Azkenik, ikonoklasia salatu eta irudien gurtza ofizialki berretsi zen.
795ean, Konstantino VI.a enperadorea, Mariaz dibortziatu eta Teodotaz ezkondu zen. Tarasiok, dibortzio hau baimendu zuen, fraideak asaldatu zituena.
Aurrekoa Paulo IV.a |
Konstantinoplako patriarka 784-806 |
Ondorengoa Nizeforo I.a |
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |