Syngman Rhee
- Hau korear izena da, abizena Rhee du.
Syngman Rhee(koreeraz: 이승만, i.sɯŋ.man ahoskatua; Haeju, 1875eko martxoaren 26a - Honolulu, 1965eko uztailaren 19a) korear politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreako burujabetasuna aldarrikatzen zuten taldeekin bat egin zuen 1894an eta japoniarren mendekotasunaren aurka borrokatu zen. Espetxeratu egin zuten eta kristau bihurtu zen. Burujabetasunaren izpiritua obra idatzi zuen garai hartan. Estatu Batuetara joan zen aske geratu zenean (1904) eta filosofiako ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean. 1910. urtean Koreara itzuli zen eta japoniarren aurkako erresistentziako buru bihurtu zen. Shanghai hirian Koreako gobernua osatu zuen erbestean (1919) eta bera izan zen, hasieratik, gobernuburu erbestean. 1945ean itzuli zen Koreara eta Koreako Independentziaren aldeko Elkarte Nazionala osatu zuen, 1948. urteko Hego Koreako hauteskundeetan nagusitu zena alegia. Estatu Batuen laguntzaz betiere, Hego Koreako diktadore bihurtu zen Rhee. 1954an elkarren arteko defentsarako hitzarmena izenpetu zuten Koreak eta Estatu Batuek. 1960. urteko hauteskundeetan ere garaile irten zen Rhee alderdi liberalaren eskutik baina oposizio demokratak baliogabetzat salatu zituen emaitzak, eta lehendakariak alde egin behar izan zuen Koreatik, egozten zizkioten ustelkeria arazoetatik libratzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Syngman Rhee |
Aurrekoa Syngman Rhee (Behin-behineko Gobernuaren presidentea) |
Hego Koreako presidentea 1948 – 1960 |
Ondorengoa Heo Jeong (Bitartekoa) |