Super Nintendo Entertainment System
Super Nintendo Entertainment System | |
---|---|
bideokontsola | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Nintendo |
Garatzailea | Nintendo Research & Development 2 (en) |
Saldutako kopurua | 49.100.000 |
Ikonoa | |
Historia | |
Sorrera | 1990eko azaroaren 21a, 1992ko ekaina eta 1991ko abuztuaren 23a |
Aurrekoa | Nintendo Entertainment System eta Family Computer (en) |
Hurrengoa | Nintendo 64 |
Honen parte | fourth generation of video game consoles (en) |
Ezaugarriak | |
CPU | Ricoh 5A22 (en) |
GPU | SNES PPU (en) |
Super Nintendo Entertainment System edo Super NES (SNES edo Super Nintendo bezala ere ezaguna) 16 biteko bideo-joko kontsola da. Nintendok 1990 eta 1993 artean kaleratu zuen Ipar Amerika, Europa, Australasia (Ozeania) eta Hego Amerikan. Japonia eta Asia hegoekialdean Super Family Computer, Super Famicom edo laburtuta SFC izenarekin kaleratu zen. Hego Korean Super Comboy deitzen zioten eta Hyunday Electronicsek banatu zuen. Orokorrean bertsio guztiak berdinak diren arren, zonalde desberdinetako bideo-jokoak eta kontsolak ez dira bateragarriak.
Super Nintendo Entertainment System Nintendok ekoitzitako mahaigaineko bigarren kontsola izan zen, Nintendo Entertainment Systemen ondorengoa. Super Nintendoak hainbat berrikuntza ekarri zituen irudi eta soinu arloetan.
SNES arrakasta globala izan zen. Merkatuan erlatiboki berandu sartu arren eta Ipar Amerikan Segaren Genesis kontsolarekin konpetentzi handia izan zuen arren, 16 biteko kontsolen aroan kontsolarik salduena izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieran Sega Mega Drive kontsolarekin sekulako lehia bizia izan zuen, bideo-jokozale eta historialariek "kontsolen gerra" izendapenaz deitua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Nintendo Entertainment System |
Super Nintendo 1991 - 2003 |
Ondorengoa Nintendo 64 |