Summer McIntosh
Summer McIntosh | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toronto, 2006ko abuztuaren 18a (18 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Familia | |
Ama | Jill Horstead |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria eta kirol pertsona ospetsua |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,73 metro |
summermcintosh.com | |
Summer Ann McIntosh (Toronto, Kanada, 2006ko abuztuaren 18a) igeriketan aritzen den kirolari kanadarra da. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen[1].
14 urte zituela Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, inoizko kanadar gazteena izanik, eta domina lortzear egon zen. 15 urterekin Munduko txapelketan eta Commonwealth Jokoetan domina ugari irabazi zituen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama ere igerilari olinpikoa du, Jill Horstead. 14 urte zituela 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, inoizko kanadar gazteena izanik, eta 400 m estilo librean laugarren egin zuen[2]. 4 x 200 m errelebotako taldean ere laugarren egin zuen Kanadako taldean, eta Kanadako errekorra ezarri zuten[3]. Urte berean Abu Dhabin jokaturiko munduko txapelketan urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu zituen.
2022an Budapesten jokaturiko munduko txapelketatan urrezko bi domina lortu zituen, kanadar igerilari batek inoiz lortu gabekoa[4]. Beste bi domina ere eskuratu zituen, zilarrezkoa eta brontzezkoa. Urte berean Commonwealth Jokoetan sei domina eskuratu zituen, bi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat[5].
2023an Fukuokan izan ziren Munduko txapelketak eta urrezko bi domina eta brontzezko bi eskuratu zituen.
Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan lehenengo finala 400 m estilo librekoa izan zuen eta bigarren egin zuen[6]. Ondoren 400 m medley proban txapelduna izan zen[1]. Hurengo egunetan beste bi urrezko domina eskuratu zituen, 200 metro tximeletan, errekor olinpikoa ezarriz[7], eta 200 metro medley probatan[8]. Beste hiro lehiaketatan laugarren egin zuen, 4x100 m estilo librean, 4x200 m estilo librean eta 4x100 medley.
Abenduan igerileku laburreko Munduko txapelketak jokatu ziren Budapesten eta Summer McIntoshek bost domina eskuratu zituen, urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzeko bat. 400 metro estilo libreko munduko errekorra bi aldiz hautsi zuen txaelketa honetan[9] eta 400 m medley probakoa ere bei, aurreko errekorra hiru segundutan hobetuz.[10] Denboraldi onaren erakusgarri hainbat sari jaso zituen, Northern Star Award eta World Aquatics urteko atleta onenarentzat eta Time aldizkariak "100 Next" zerrendan sartu zuen. Forbes aldizkariak 30 urtez azpiko 30 pertsonen zerrendan ("30 Under 30") sartu zuen ere berean.[11]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | 200 m tximeleta | |
2024 | Paris Frantzia | 200 m medley | |
2024 | Paris Frantzia | 400 m medley | |
2024 | Paris Frantzia | 400 m estilo librea | |
Munduko Txapelketak (igerileku luzea) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Budapest Hungaria | 200 m tximeleta | |
2022 | Budapest Hungaria | 400 m medley | |
2022 | Budapest Hungaria | 400 m estilo librea | |
2022 | Budapest Hungaria | 4x200 m estilo librea | |
2023 | Fukuoka Japonia | 200 m tximeleta | |
2023 | Fukuoka Japonia | 400 m medley | |
2023 | Fukuoka Japonia | 200 m estilo librea | |
2023 | Fukuoka Japonia | 4x100 m estilo librea | |
Munduko Txapelketak (igerileku laburra) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuak | 4x200 m estilo librea | |
2023 | Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuak | 400 m estilo librea | |
2023 | Abu Dhabi Arabiar Emirerri Batuak | 4x100 m estilo librea | |
2024 | Budapest Hungaria | 200 m tximeleta | |
2024 | Budapest Hungaria | 400 m estilo librea | |
2024 | Budapest Hungaria | 400 m medley | |
2024 | Budapest Hungaria | 200 m bizkarra | |
2024 | Budapest Hungaria | 4x400 m estio librea | |
Commonwealth Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 200 m medley | |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 400 m medley | |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 400 m estilo librea | |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 4x100 m estilo librea | |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 4x200 m estilo librea | |
2022 | Birmingham Erresuma Batua | 4x100 m estilo librea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Canada's Summer McIntosh wins gold in swimming» CTVNews 2024-07-29 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Summer McIntosh finishes fourth in 400m freestyle, sets Canadian record again» www.sportsnet.ca (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ «Women finish fourth and set Canadian record in 4×200-metre freestyle relay – Swimming Canada» www.swimming.ca (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ «Summer McIntosh wins record second gold, fourth medal as Canada completes best-ever performance – Swimming Canada» www.swimming.ca (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ «Summer McIntosh triumphs again to highlight four-medal day for Canada – Swimming Canada» www.swimming.ca (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Pender, Kieran. (2024-07-27). «Ariarne Titmus sees off McIntosh and Ledecky on golden night in the pool for Australia» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Summer McIntosh wins 200-metre butterfly gold, sets Olympic record» The Globe and Mail 2024-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) «Summer McIntosh wins gold in women’s 200-metre individual medley, her fourth medal of the Paris Games» The Globe and Mail 2024-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Kaufman, Sophie. (2024-12-10). «Summer McIntosh Breaks 400 Freestyle World Record By Over a Second To Open 2024 SC Worlds» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-12-14). «Summer McIntosh Destroys 400 IM World Record By Over 3 Seconds With 4:15.48» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Summer McIntosh» Forbes (Noiz kontsultatua: 2024-12-26).