Edukira joan

Sufrearen ziklo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sufrearen zikloa (Frantsesez)

Sufrearen zikloa elementu honek naturan jasaten duen eraldaketen multzoa da. Ziklo honetan sufrea atmosferan, litosferan, hidrosferan eta izaki bizidunengan egon daiteke.

Bizidunengan sufrea egoera erreduzituan egon ohi da (R-SH), proteinen hainbat aminoazidoetan (metionina eta zisteina) eta A koentziman, besteak beste.

Litosferatik sufrea hartzen dute landareek, SO42- moduan, eta erreduzitu egiten dute (R-SH) haien aminoazidoetan sartzeko. Animalia belarjaleek haien molekula organikoetara modu berean (R-SH) pasatzen dute, eta berdin pasatzen da ere goiko maila trofikoan dauden bizidunengana.

Animaliak eta landareak hiltzen direnean ustelketa egiten duten bakterioek proteinak hartzitzen dituzte, SH2 askatuz.

SH2 hori oso ezegonkorra da, eta ingurune aerobio batean oxidatu egiten da. Ingurune anaerobioetan besterik ez da egoera erreduzituan mantentzen.

Bi mikrobio mota erabiltzen dute SH2:

CO2 + SH2 + argia → (CH2O)n + 2S

Sortutako SO42- uretan oso disolbagarria da, eta toki euritsuetan azkar lekualdatzen da lurzorutik. Hau da landareen sufre-iturria.

Lurzoruko sulfato oxidatuak (SO32-, SO42-) erabiltzen dituzte hainbat bakterio anaerobikok (Clostridium, Desulfovibrio...) haien arnasketa anaerobioan, SH2 sortuz (SO42- → SH2). Zentzu horretan azpimarratu behar da meatoki askoren sufreak ez duela jatorri bolkanikoa, biokimikoa baizik.

Azkenik, atmosferan egoera gaseosoan dago sufrea: SH2 edo SO22- moduan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]