Subartu
Xubartu (Šubartu ), Xubur (Šubur)[oh 1], Subur edo Subartu, Mesopotamia iparraldeko eskualde bat izan zen. Sumertarren idazkietan Shubir/Subir gisa agertzen da eta akadtarretan Subartu. Izena bera garai ezberdinetan erabili zen errealitate geografiko ezberdinak izendatzeko[1], baina bere interpretazio ezagunenean, Mesopotamia hegoaldeko idazleek (sumertarrek eta akadtarrek) Asiria aipatzeko erabili zuten izena izan zen[2].
Asiriar erresumaren erdigunean egon zen. Sumertar testuetan, "Xuburren herrialdea" izena erabiltzen dute munduaren muturretako bat aipatzen denean. Eta baliteke, hasieran, herri hurriten aitzindariekin asimilazio kultural bat izatea. Hurritak kaukasoar jatorrikoak ziren eta Asia Txikiko ipar-ekialdea eta Siria iparraldean zabaldu ziren. Geroago, Xubartuko biztanleak , pixkanaka, ekialdeko Mesopotamiatik jatorritako jende semiten olatuekin nahastu ziren. Horiek VI. eta III. milurtekoen artean pixkanaka euren mendebalderantz mugitu ziren eta bertan asentatu ziren. Prozesu berdina jarraituta sortu zen haietako beste talde bat akadtarrena izan zen. Akadtarrak, beraz, ekialdeko semitak ziren, eta Asiriako agintariek harro aldarrikatzen zuten haien herentzia kultural eta politikoa[3].
Mario Liberani aditu italiar opetsuarentzat, hasierako Asiriak bi nukleo ezberdinen bueltan eraiki zen. Batetik, Asiriako hirukia zegoen, Goiko Zab (Zab handia) eta Trigris ibaien artean; bere hiri nagusia Ninive zen. Bestetik, Assur hiria eta bere eskualdea zeuden, hegoaldean. Asiriako hirukia lurralde oparoa da, nekazari lur zabalarekin, antzinatik populatua eta ondo urbanizatuta. Bertako biztanleak jatorri hurrita zuten. Hura zen, sumertar eta akdatar artxiboetan Subartu izena zuen eskualdea. Hegoaldetik eraginak jaso zituen, baina bere kulturara asimilatu zituen. Assur, aldiz, hiri bakartua zen, eskualde lehorrez inguratua eta nekazaritza gutxirekin. Bere garrantzia komertziala zen, ibai ertzean zegoelako, Iparraldera zein mendebaldeko hiritara joateko pausalekua batean. Hegoaldetik jaso zuen eragina berriagoa izan zen, baina sakonagoa kulturalki zein politikoki; hegoaldekoen kolonia moduko bat izan zen. Asiriako inperioa sortzen denean, iparraldeko hirukia Assur komertzialaren menpera pasako da. Kontuan hartzekoa da, ere, Asiria/Subartu, aniztasun etnolinguistiko handia zuen lurraldea izan zela. Akdatarrak bertan finkatu ziren, hurritak mendietatik gertu zeuden eta estepan, amorritak zauden[4], jatorri semita zuten nomadak.
Sargon I. erregea (K.a. 2235-2279) «Akkad herrialdea» menpean hartu zuenean, hiri-kolonizazioa areagotu egin zen, Behe Mesopotamiak eta Akkadek ez zituzten lehengaiak ustiatzeko lanen ondorioz[3].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Izena ez dago arautua euskaraz eta hainbat hizkuntzetan hainbat formatan agertzen da. Antzina, dagoeneko, herri ezberdinek, bakoitzak bere hizkuntzarekin, forma ezberdinak erabili zituzten idazterakoan. Gainera, haien kuneiforme idazkera eta haien hizkuntzak, ez guztiz ondo ezagunak kasu askotan, egungo hizkuntza modernotara itzuli dira. Egile batzuek Š erabiltzen dute S ordez, eta euskaraz, fonema hori itzultzen duen grafema X denez, hemen hizki hori erabiltzea erabaki da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Michalowski, Piotr. (2012). «Subartu» The Encyclopedia of Ancient History.
- ↑ (Ingelesez) «History of Mesopotamia - Assyrian Empire, Sumerian Civilization, Tigris-Euphrates | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) lampuzo. (2010-04-22). «Los asirios. Shubur y sus orígenes» Lampuzo (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ Liberani, Mario. (1995). El antiguo Oriente: Historia, sociedad y economía. Bartzelona: Crítica, 283-284 or. ISBN 9788474236231..