Stirlingeko gaztelua
Stirlingeko gaztelua | |
---|---|
Stirling Castle | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Stirling |
Koordenatuak | 56°07′26″N 3°56′52″W / 56.1239°N 3.9478°W |
Historia eta erabilera | |
Siege of Stirling Castle | |
Jabea | Historic Environment Scotland (mul) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Stirlingeko gaztelua (ingelesez: Stirling Castle, Eskoziako gaeleraz: Caisteal Sruighlea) Eskoziako Stirling udalerrian kokatzen den Erdi Aroko gaztelu bat da. A mailako eraikina izendaturik dago.
"Gazteluaren muinoan" (the castle hill) eraikia izan zen, jatorri bolkanikozko gailurra, eta bere hiru ertzeetan zehar pikotxaz landutako amildegiz inguratuta dago. Stirlingeko gaztelua monumentu nazionaltzat sailkatuta dago, eta haren kudeaketa Historic Scotland erakunde espezializatuari dagokio.
Gazteluak Britainiar Gudarosteko Argyll eta Sutherlandeko Highlander Errejimenduaren koartel nagusia eta museoa ditu, nahiz eta errejimendu honek jadanik leku honetan egoitzik ez izan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean, Eskoziako Independentzia Gerratan, gazteluak Eduardo I.a Ingalaterrakoaren gudarosteen setioa jasan zuen. Historialarien esanetan, setio hori gertatzen ari zelarik lehendabiziko aldiz erabili zen Warwolf izenekoa, inoiz eraiki den gailu harri-jaurtitzaile (fundibuloa) handiena. Ondorioak erabat suntsitzaileak izan ziren.
Gazteluaren eraikin nagusi gehienak XV eta XVI. mendekoak dira, nahiz eta zenbait eraikin antzinagokoak ere badiren, zehazki XIV. mendekoak. Beren aldetik, hirira begira dauden gazteluko kanpo defentsak XVIII. mendekoak dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Stirlingeko gaztelua.
-
Errege jauregia.
-
Areto nagusiaren eraikina.
-
Areto nagusia.
-
Sarrera nagusia.
-
Harresiak.
-
Errege kapera.
-
Errege kaperaren barnealdea.
-
Hilerria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Undiscovered Scotland webguneko argibideak.
- (Ingelesez) Stirling gaztelua, Stirling udalerriari buruzko webgunean.
- (Ingelesez) The Argyll and Sutherland Highlanders errejimenduaren webgunea
- (Ingelesez) The Argyll and Sutherland Highlanders erregimentuko gudari baten ikuspuntua
- (Ingelesez) Stirling Klana Zuzenean! - Stirling gazteluko lehendabiziko argazkiak
- (Ingelesez) Stirling gazteluari buruzko bideoa, ScotlandonTV telebistan