Edukira joan

Stan Getz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stan Getz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakStanley Gayetsky
JaiotzaFiladelfia1927ko otsailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMalibu1991ko ekainaren 6a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
HeziketaJames Monroe High School (en) Itzuli
Herman Ridder Junior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaxofoi-jotzailea, jazz musikaria eta musikagilea
Jasotako sariak
KidetzaStan Getz Quartet
Genero artistikoajazza
Bebopa
Musika instrumentuatenor saxophone (en) Itzuli
saxofoia
DiskoetxeaRoost Records (en) Itzuli

stangetz.net
IMDB: nm0315295 Youtube: UCITWDrIiWv0Y-zj8xrvoY-Q Bandcamp: stangetz Spotify: 0FMucZsEnCxs5pqBjHjIc8 Musicbrainz: 8f2422ab-0ec6-4c92-80c4-afe9622fab32 Songkick: 95845 Discogs: 30486 Allmusic: mn0000742899 Find a Grave: 20755 Edit the value on Wikidata

Stanley Gayetzky, ezagunagoa Stan Getz edo soilik Stan gisa (Filadelfia, 1927ko otsailaren 2a - Los Angeles, 1991ko ekainaren 6a), estatubatuar saxofoi-jotzailea izan zen.

Stanley Getz jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa izan zen, eta eragina izan du, jazzean ez ezik, pop musikan ere.

Errusiar etorkinen semea zen. Oso gazterik hasi zen saxoa jotzen, eta 1943rako profesional gisa jotzen zuen New Yorken. Harrezkero, garrantzi handiko bandetan jardun zuen, besteak beste, Jimmy Dorsey eta Benny Goodmanen taldeetan.

40ko hamarraldiaren amaieran, bakarka hasi zen diskoak grabatzen. 1950ean, zenbait talderekin aritu ondoren, Verve etxearentzat hasi zen lanean, eta Lionel Hampton edo Dizzy Gillespieren mailara iritsi zen. Gillespierekin grabatu zuen, hain zuzen ere, Diz And Getz, bere disko ezagunenetako bat.

1956an The Steamer argitaratu zuen, eta handik bi urtera, Europara aldatu zen. Stanley Getzen karreraren bigarren aldia hasi zen orduan, Desafinado diskoarekin (1962). Bigarren aldi horretan, bossa novaren bideari ekin zion, urte hartan bertan egin zuen Jazz Samba lanak erakusten duenez. Disko harekin arrakasta handia lortu zuen, eta handik bi urtera, 1964an, beste disko bikain bat grabatu zuen: Getz-Gilberto.

70eko hamarraldian hainbat jazz-jotzailerekin elkarlanean jardun zuen, Chick Corearekin, besteak beste; hala ere, tarteka bakarkako diskoak argitaratu zituen, adibidez, zuzeneko diskoa 1977an eta The Dolphin 1981ean.

80ko hamarraldiaren amaieran, minbizia diagnostikatu zioten, baina ez zuen musika alde batera utzi, alderantziz baizik. 1990ean Apasionado grabatu zuen, bere saxoaren doinu epel eta intimoa nabari ageri duena, eta ondoren Anniversary (1990) eta Serenity (1991).

Hil ondoren argitaratu zen haren azken diskoa, People Time, 1991ko ekainean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stan Getz Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]