Solenoide
Solenoidea, bere barnealdean eremu magnetiko oso uniformea eta bizia eta kanpoaldean oso ahula sortzeko gai den edozein gailu fisiko da. Normalean kiribilkaturiko hari eroalea izaten da, zabal baino luzeago den zilindro forma duena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solenoide terminoa André-Marie Ampère-k 1823an asmatu zuen helize eran biribildutako hari eroale bat izendatzeko.[1]
Terminoa "solen" (hodi) eta "eidos" (itxurakoa) hitz grekoetatik dator. Hots,bere esanahia "hodi forma duena" da.[2][3][4][5]
Definizioak eta ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solenoide ideala uniformeki harilkatutako sekzio zirkularreko hari infinituki luzea izango litzateke. Kasu teoriko honetan, eremu magnetikoa uniformea izango litzateke bere barnean eta nulua kanpoan.
Praktikan, solenoide baten hurbilketa erreal bat, alanbre isolatu bat da, luzera finitukoa, helize forman bildua (Harila). Haritik korronte elektriko bat ezartzen denean, eremu magnetiko bat sortzen da bobinaren barruan, zenbat eta luzeagoa izan bobina, orduan eta uniformeagoa. Solenoidearen abantaila, fisikako esperimentu batzuetan eskatzen den uniformetasun horretan datza.
Solenoide erreal baten ezaugarriak:
d: sekzioaren diametroa
S: sekzioaren azalera, S=π(d/2)2
L: luzera
N: espira kopurua
n: luzera unitateko espira kopurua n = N/L
I: haritik iragaten den korronte elektrikoaren intentsitatea
Solenoide batek sortutako eremu magnetikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azterketa kualitatiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3. irudian espira zirkular batek sortzen duen eremu magnetikoaren indar-lerroak ikus daitezke.
Solenoide bat elkarren ondoan kokaturik dauden horrelako espira zirkular askoz osatuta dagoela kontsidera daiteke. Gainezarmenaren printzipioa erabiliz eremu erresultantea espira zirkular guztien eremuen batura da eta , ondorioz, irudian agertzen diren indar-lerroak sortuko dira.
Ikusten denez, solenoidearen barruko puntuetan eremua gutxi gorabehera uniformea eta ardatzarekiko paraleloa da eta kanpoko puntuetan oso ahula.
Azterketa kuantitatiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Solenoidea ideala dela suposatuz; hots, kanpoan eremua nulua eta barruan uniformea dela suposatuz, Ampère-ren legea aplika daiteke eremuaren balioa kalkulatzeko. (André-Marie Ampère)
Horretarako kontsidera dezakegu 5. irudian agertzen den laukizuzen erako ibilbide itxia c.
Nahiz eta solenoide ideal baterako deduzitu, eremuaren adierazpen analitiko hau onar daiteke solenoide erreal baterako, suposatuz luzera handia dela diametroarekin konparatuz eta batez ere solenoidearen ardatzaren hurbil dauden puntuetarako.
Kalkuluan hutsaren iragazkortasun magnetikoa μ0 kontsideratu dugu; solenoidearen barneko espazioan beste material mota baldin badago bero iragazkortaun magnetikoa μ erabili beharko genuke.
Solenoide baten autoindukzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Demostratu daiteke solenoidearen autoindukzioa hau da: , non µ ingurunearen iragazkortasun magnetikoa baita.
Solenoide motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Frantsesez) Figuier, Louis (1819-1894) Auteur du texte. (1867). Les Merveilles de la science ou description populaire des inventions modernes. [1, Machine à vapeur, bateaux à vapeur, locomotive et chemins de fer, locomobiles, machine électrique, paratonnerres, pile de Volta, électro-magnétisme / par Louis Figuier. ] (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «solenoide | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ «SOLENOIDE : Définition de SOLENOIDE» www.cnrtl.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ (Frantsesez) Trésor de la langue française informatisé. 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
- ↑ «Online Etymology Dictionary | Origin, history and meaning of English words» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]