Sol LeWitt
Sol LeWitt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hartford, 1928ko irailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 2007ko apirilaren 8a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carol LeWitt (en) (1982 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Syracuseko unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, argazkilaria, arkitektoa, ilustratzailea, marrazkilaria, conceptual artist (en) , grabatzailea, muralist (en) , collagist (en) eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Spoleto Amsterdam Chester eta New York |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | American Abstract Artists (en) Art Workers' Coalition (en) |
Mugimendua | Arte kontzeptuala Minimalismoa |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Artikulu hau artista estatubatuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sol».
Sol LeWitt (Hartford, Connecticut, 1928ko irailaren 9a - New York, 2007ko apirilaren 8a) estatubatuar artista izan zen.
1945-49 bitartean Syracuseko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 50eko hamarkadan diseinatzaile grafiko lanak egin zituen New Yorkeko arkitekto enpresa baterako. 1964-1967 bitartean New Yorkeko Arte Modernoaren Museoaren Eskolako irakasle izan zen. 1965ean kubo irekien eskulturak egiten hasi zen; egurrez edo metalez egindako egiturak, hasieran beltzez eta gero zuriz pintatuak, ikuspuntuaren arabera irudi geometriko ezberdinak irudikatzen dituztenak. Box in the Hole (1968) da ildo horretako obra adierazgarrienetako bat. 1968an, berriz, hormetan marrazkiak egiten hasi zen, eta lehena New Yorkeko Paula Cooper arte aretoan erakutsi zuen. Hormetako lehen marrazkietan arkatz beltzez eginiko lerro fin-fin bat izan ohi zen osagai nagusia, baina 80ko hamarkadan koloreak eta irudi geometriko handiak ere sartu zituen, hala nola, laukiak beste lauki batzuen barruan, edota elkarren ondoko hirukiak. Bere burua artista kontzeptualtzat zuen eta ukatu egiten zuen minimalista zenik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sol LeWitt |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.