Edukira joan

Sir Gaheris

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gaheris, arturiar kondairako pertsonaia bat da, Mahai Biribileko Zaldun bat, Morgause eta Orkney eta Lothianeko Lot erregearen semea. Bere anaiak Gawain, Agravain, Gareth, eta, bere anaiordea, Mordred idra. Bere ama, Gorlois eta Igrainen alabetako bat eta Elaine eta Morgana le Fayren ahizpa da. Bere amaren aldetik anaiorde bezala duen Artur erregearen arreba nagusia ere bada.

Thomas Maloryk idatzitako Arturren heriotza lanean, Gaheris, bere anaia nagusi Gawainen ezkutaria da zaldun izendatua izan aurretik, eta Gawainen izaera gogorra baretzen lagundu zuen. Pellinore erregearen erailketan parte hartzen du, bere aita hil zuen pertsona zena, baita errege honen semea eta Gaherisen amaren maitalea zen Sir Lamorak Galesekoarenean ere. Nabarmenagoa izan zen bere ama propioa zen Morgause hil izana, hau, bete betean, Lamorak Galesekoa ederrarekin harrapatu ondoren. Gaherisek bere ama hiltzen du, baina Lamorakek ihes egiten du, berak eta bere anaia guztiek, Garethek izan ezik, jazarri ondoren, Mordredek Lamorak bizkarretik sastakatzen duen segada bat prestatzea lortzen dute. Maloryren arabera, Lamorak da zaldunik handiena, Lantzelot Aintzirakoa eta Tristanen ondoren, mendekuzko ekintza hau koldartzat hartzen da eta orban bat Orkneyko anaien ohorean. Arturrek eta bere anaiek, Morgausen hiltzailea Gaheris dela jakiten dutenean, hau, gortetik kanporatzen dute.

Gaheris, istripuz erail zuen Lantzelotek Genobeba erreginaren erreskatean. Gaherisek ez du inongo zerikusirik Agravainek eta Mordredek, Lantzelot eta Genobeba harrapatzeko prestatu zuten konplotarekin, eta Arturrek, Orkneyko anaiei erreginaren exekuzioa babesteko eskatzen dienean, Gaheris eta Garethek, gogo txarrez baina onartu egiten dute, Gawainek hala egiten ez duelarik. Armajantzia eramateari uko egiten diote, eta Lantzelotek, haserreak eragindako itsutasunaren ondorioz lagunak eta etsaiak ezberdintzeko gai ez dela, armatu gabeko bi printzeak hiltzen ditu. Gawainek, gertaera izugarri honengatik haserre eta duingabe, Mahai Biribila suntsitzen du.

Gaheris, sarri, ez da bere anaia Gawain eta Garethentzako laguntza pertsonaia bat baino askoz gehiago, salbuespena, Morgausen erailketa delarik, egungo egileek, T. H. White kasu, ekintza honen egiletza, Agravaini ematen diotelarik, Gaherisen ordez. Garethen arrebarekin ezkontzera ere iristen da, Lyonors, Lynette neskatxa harroa. Hau, jatorrian, Gaheris eta Gareth pertsonaia bera izatearen ondorio litzateke. Frantsesezko euren izenak, Guerrehes (Gaheris) eta Gaheriet (Gareth), erraz nahas daitezkeenez, anaien abenturetako asko, elkartruka egin daitezke. Gainera, bi anaiak, Gwalchmai pa Gwyarrekin bat letorzke, tradizionalki Gawainekin identifikatu izan den galestar mitologiako pertsonaia, Gwalchafed pertsonaia, Gaheris eta Garethen iturririk balizkoena da, benetan, Gwalchmaitik baldin badatoz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]