Shodo
Shodoa (japonieraz 書道, "idazketaren bidea"), Japoniako kaligrafia da.
Artetzat eta hobetzen zaila den diziplinatzat hartzen da, eta gai bat gehiago bezala irakasten zaie japoniako umeei lehen hezkuntzan.
Txinatar kaligrafiatik dator, eta duela milaka urte bezala praktikatzen da, pintzel batekin, tinta txinatarra prestatzen den tintontzi batekin, paperzapalgailua eta arrozez eginiko paper zati batekin. Gaur egun, fudepen batekin ere egin daiteke, tinta gordailua duen pintzel eramangarria.
Shodoak, hiragana eta katakana japoniar karaktereen idazketa praktikatzen du, baita txinatar idazketatik etorritako kanji karaktereena ere. Gaur egun, arte honetan maisuak diren eskribauak daude, dokumentu garrantzitsuak idazteko kontratatzen direnak.
Eskribauaren aldetik, zehaztasun eta grazia handia eskatzeaz gain, kanji karaktere bakoitza, trazu ordena zehatz batean idatzi behar da, arte hau praktikatzen dutenek behar duten diziplina gehitzen duena.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Shodo tailerra