Edukira joan

Senatu Galaktikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senatu Galaktikoa
Datuak
Motafictional government (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi

Star Wars film saga ospetsuan Senatu Galaktikoa Coruscant planetan kokatua zegoen. Errepublika Galaktikoko kide zen planeta bakoitzeko ordezkariak toki honetan biltzen ziren eztabaidatzeko. Kalkulatzen denez bi kilometro baino gehiagoko diametroa zuen egitura erraldoiak mila senatari eta euren ordezkariak hartzen zituen. Senatuko ganbera nagusian (hutsa dena) senatariak sesioak entzutera esertzen diren kapsula batzuk daude. Kapsula hauek harresietatik askatzen dira eta ganberatik flotatu dezakete arreta handiagoa lortzeko kantziler gorenak hala baimentzen dienean.

Senatua Errepublika Galaktikoa erori eta Inperio Galaktikoa sortu zenean, Senatu Inperial bihurtu zen, praktikoki enperadorearen benetako boterea estaltzen zuen pantaila bat zena.

Senatari ezagunenen artean Bail Organa, Male-Dee, Nee Alavar, Passel Argente, Yarua, Palpatine (bere garaian), Giddean Danu, Padmé Amidala, Fang Zar, Orn Free Taa, Mon Mothma, Horox Rydder, Toonbuck Toora, Ister Paddie, Jar Jar Binks, Po Nudo, Tundra Dowmeia, Tikkes, Lott Dod, Edcel Bar Gane, Meena Tills, Ask Aak, Ronet Coorr, Onaconda Farr eta Wat Tambor zeuden.