Edukira joan

Scrabble

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelaniazko Scrabblea: lauki gorriek (adibidez, izkinetan) gainean osatu den hitzari balio hirukoitza ematen diote; horiek, bikoitza; urdin ilunek letraren balioa hirukoizten dute; eta urdin argiek, bikoizten.

Scrabblea hitzak sortuz puntuak lortzeko helburua duen mahai-joko bat da. 15x15 laukiko taula batean jokatua. Hitzak sortzeko, jokalari bakoitzak letra bana dituzten hainbat fitxa jasotzen ditu, eskuarki zazpi (fitxa banaka batzuek ez dute letrarik, hutsik baitatoz: hitzak osatzeko laguntzen dute, edozein letra ordezkatuz, baina bestelako baliorik ekarri gabe).

Taulako zenbait laukik gainean jarritako letrari nahiz gainean osatu den hitzari balio bikoitza ematen diote, eta beste batzuek, hirukoitza. Gainera, jokaldi batean bere fitxa guztiak kokatu dituenak 40 puntu gehiago jasotzen ditu. Letra bakoitzak bere puntuazioa du, hizkuntza horretan duen maiztasunari lotua: horrela, euskal bertsioan Z-k 4 puntu ematen ditu, baina gaztelaniaz eta frantsesez, hamarna. Hitzak horizontalean (ezkerretik eskuinera irakurtzeko) edo bertikalean (goitik behera) koka daitezke, eta hiztegi batean agertu behar dute.

Mundu osoko ustiaketa eskubidea Mattelek du, AEBetan eta Kanadan salbu, Hasbrorena baita. 121 herrialdetan salgai dago, 29 hizkuntzatan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]