Sare diseinu
Sare diseinua ingeniaritzako proiektu bat burutzeko sortu behar den ebazpen eta dokumentazioa da, bere barnean aurkitzen direlarik ebazpenerako aurkitu, aztertu eta zehaztu beharreko pauso guztiak. Ingeniaritza guztietan, proiektu bat sortzerako orduan hiru etapa edo ziko desberdin aurki genitzake.
Diseinuaren garaian bertako aktoreak alde batetik diseinatzailea eta bestetik proiektua eskatu duen pertsona edo entitatea dira. Bigarren pertsona honen ardura diseinatzaileari sortzea nahi den sare diseinuari buruzko ezaugarrien berri ematea izango da. Jarraian atalka azalduko ditugu Diseinuaren garaian jarraitu beharreko urrats desberdinak zeintzuk diren.
Hasierako topologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo atal honetan azpisareak definitu beharko ditugu. Horretarako, irizpide geografiko eta funtzionalak kontutan hartu beharko dira eta baita ardatz sare eta sarbide sareen konfigurazioa ere.
Bestalde, sare egituraren definizioa burutu eta gero beharrezkoa da baita ere ekipoen kokapena zehaztea, hala nola, zerbitzariak, erabiltzaileen konputagailuak, kommutazio guneak, sarrera guneak…
Segurtasun ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru atal nagusi berezituko ditugu segurtasuna finkatzerako orduan.
- Sarrera kontrola: mugasareak (DMZ), NAT erabilera, proxyen eta pasabideen erabilera, barrurako eta kanporako DNSren zerbitzua, RAS/VPN erabilera…
- Konfidentzialtasuna VPN eta gakoen kudeaketa erabiliz.
- Sare monitorizazioa (IDS).
Fluxu analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetako helburu nagusiak sare-dimentsionamendua ahalbidetzea eta topologia fintzea dira. Hori burutu ahal izateko fluxuen identifikazioa eta karakterizazioa beharrezkoa direlarik.
Karakterizazioa burutzeko parametro nagusiak hiru lirateke:
- Ahalmen ezaugarria. Behar den transmisio abiadura eta aplikazioa mailako abiadura definitzen dituena alde batetik, eta bestetik informazioa bidaltzeko edo hartzeko erritmoa deskribatzen duena (jarraitasuna)
- Atzerapen osoa, latentzia, dardara eta atzerapenarekiko portaera definitzen dira.
- Galerekiko portaeraren barruan galerarik gabeko trafikoa eta galerak onartzen dituen trafikoa aurki genitzake.
Sare dimentsionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru metodo nagusi daude sare dimentsionamendu hau burutzeko:
1.Heuristikoa: Beste era batean esanda, esperientziatik abiatuta, kalkuluak aliritzira egitea. Desabantailetako bat sare guztietan ez dabilela da, izan ere, sarearen tamaina zertxobait handia denean arazoak ematen ditu eta horregatik esaten da soilik dela fidagarria sare txikietarako edo sarearen birdiseinurako.
2.Simulazioa: Sare, software eta diseinatzailearen arabera lortutako emaitzak desberdinak dira. Fidagarritasun aldakorra du.
3.Modelo matematikoa: Aurreko kasuan bezala, fidagarritasun aldakorra du, kasu honetan aukeratutako modelo matematikoaren arabera.
Helbide ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beharrezkoa da sare diseinu bat burutzerako orduan sare helbideratzean erabiliko diren teknika eta helbideratzeko oinarriak definitzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [1]
- EHUko Sare Aurreratuak Irakasgaiko 4.gaiko Sare Proiektu txostena