Edukira joan

Sarah Siddons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarah Siddons

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSarah Kemble
JaiotzaAberhonddu1755eko uztailaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1831ko ekainaren 8a (75 urte)
Hobiratze lekuaLondres
St Mary on Paddington Green Church (en) Itzuli
Familia
AitaRoger Kemble
AmaSarah Ward
Ezkontidea(k)William Siddons (en) Itzuli  (1773 -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea

Find a Grave: 5598 Edit the value on Wikidata

Sarah Siddons (1755eko uztailaren 5a; 1831ko ekainaren 8a) aktore galestarra izan zen, XVIII. mendeko antzezlerik onenetakoa. Oso ezaguna izan zen Shakespearek sortutako pertsonaiak bikain antzezteagatik, eta berariaz Lady Macbeth.[1]

Sarah Kemble, ponteko izena horixe baitzuen, Breconen, (Brecknockshire, Gales) jaio zen, herririk herri teatro-lanetan zebilen familia baten baitan; aita eta senideetako asko ere aktoreak izan ziren; gaztetik antzerkian hasi bazen ere, gurasoek, aita Roger Kemblek eta ama Sarah "Sally" Wardek, ez zuten gogoko halako lanbide eta etorkizunik alabarentzat.

1774an Sarahk aurreneko lan garrantzitsua osatu zuen, Thomas Otwayren Venice Preserved obrako Belvidera pertsonaiarena: horrek David Garrick aktore eta enpresari ospetsuaren arreta deitu zuen, eta Drury Laneko Erret Antzokirako atea zabaldu. Baina eskaini zizkioten aukerak antzuak gertatu ziztzaizkion, eta 1777an probintzietan dabil aktore; hurrengo sei urtean hala ibiliko da, harik eta 1782an Drury Lanera itzultzeko aukera izan zuen arte. Orduko horretan ez zion alferrik pasatzen lagako izandako eskaintzari.

Sarah Siddons Euphrasia da Arthur Murphyren The Grecian Daughter, Drury Laneko Erret Antzokian (1782).

Lady Macbeth pertsonaia antzeztu ostean bere sasoiko aktore onenetakotzat jo zuten. Jarrain datoz Desdemona, Ophelia, Rosalind... Drury Laneko izar distiratsuena zen harrezkero, eta jarraiko 20 urtean erreferentzia nagusiena Londresko antzerkian. Jende ezagun askok tratatu zuen Sarah; hor dira aldi hartako artista, idazle edo politikoak: Samuel Johnson, Edmund Burke, Hester Thrale, edo William Windham besteak beste[2] .

1802an Drury Lane laga zuen, eta noizean noiz Covent Gardenen aritu zen. Azkenik, baina ez betiko (gerora hainbatetan aritu baitzen saio txikitan), 1812ko ekainaren 29an, hartu zuen erretiroa; jakina, Lady Macbeth izan behar zuen horretarako aukeratu zuen pertsonaiak. Txalo zaparrada itzela izan zen eta agurtzeko egin zuen solasak zortzi minutu iraun zuen.

Sarah Siddons 1831n hil egin zen Londresen eta Saint Mary hilerrian lurperatu zuten (Paddington Green).

Reynolds margolariaren portreta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mrs. Siddons as the Tragic Muse, Joshua Reynolds (1784).

Joshua Reynolds margolariarena da Mrs. Siddons as the Tragic Muse (Siddons anderea, Antzerkiko Musa) erretratu ezaguna, 1784an sortua (ikus ondoko margoa). Itxura batean Joseph L. Mankiewicz zinema zuzendariak, lana ikusitakoan, All About Eve filmak zelan hasi behar zuen asmatu zuen. Aurreneko eskenak alegiazko elkarte batera garamatza, Sarah Siddons Elkartera alegia, eta halako batean hor ageri da Reynoldsen lana, Bette Davis eta Marilyn Monroe alde banatan. Filmaren akabuan ostera ere agertuko da portreta, orain Anne Baxter lagun daukala[3].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Seewald, Jan: Theatrical Sculpture. Skulptierte Bildnisse berühmter englischer Schauspieler (1750–1850), insbesondere David Garrick und Sarah Siddons. Herbert Utz Verlag, München 2007, ISBN 978-3-8316-0671-9

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarah Siddons Aldatu lotura Wikidatan
  • Shaughnessy, Robert. “Siddons , Sarah (1755–1831).” Oxford Dictionary of National Biography. Ed. H. C. G. Matthew and Brian Harrison. Oxford: OUP, 2004. Online ed. Ed. Lawrence Goldman. 2006ko edizioa.